Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Fecha de la última modificación: 07/03/2007
Ihitza 17. Klima: lurraren sukarra?

Azken urteetan, lurraren klima desberdinen datuek erakusten digute aldaketa esanguratsuak gertatzen ari direla.

Aldaketa hauen arrazoiak identifikatuta daude, naturalak direnaz gain, industrializazioaren garapena, kutsadura eta deforestazioa lagungarri suertatzen ari dira. Datuek ez dute zalantzarako zirrikiturik uzten: klimari zerbait gertatzen ari zaio eta badirudi zerbait egin beharra dagoela ahal denik azkarren. Honek ez du esan nahi amildegiaren ertz-ertzean gaudenik, baizik eta orain jakin badakigula etorkizunean zuhurtziaz jokatzea onena dela eta argi edukitzea klimari buruz ez dakiguna askoz gehiago dela dakiguna baino.

 



Pdf formatoko dokumentua:
Ihitza 17. Klima: lurraren sukarra? (16,8 Mb)