Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ekin eta ekin




nuestra portada

BIODIBERTSITATEA: GURE ALTXORRIK PREZIATUENA
 
 

HELBURUAK
  • Biodibertsitatearen kontzeptua ulertzea eta nola neurtzen den ikastea.
  • Biodibertsitatearen zainketaren garrantzia ezagutzea.

GAI HONEKIN ZERIKUSIA DUTEN ARLOAK
  • Natur Zientziak

 

Dibertsitateak aniztasuna adierazten du; askotasuna, barietatea, desberdintasuna, ugaritasuna edo uniformetasun eza. Biodibertsitatea, ondorioz, izadian dauden elementuen aniztasuna da. Baina ez soilik elementuen aniztasuna, baita funtzio, egitura, tamaina edota egoera dibertsitatea ere. Biodibertsitatea, batik bat, izaki bizidunen konbinazio genetikoen aniztasuna eta aberastasuna adierazten du. Biodibertsitatea errespetatzeko, aintzat hartzeko eta bere balioa aztertzeko ezinbesteko baldintza da ondo ulertu eta ezagutzea.

 
JARDUERAREN GARAPENA

1-Zer da biodibertsitatea?

Ziurrenik asper-asper eginda egongo zara biodibertsitate hitza entzuteaz. Baina, seguru al zaude hitz honen esanahia ondo ezagutzen duzula?
Adierazi gurutze batez hautatutako aukerak:
Biodibertistatea…




Aurreko edozein erantzun, edo denak batera.

Hau da nahastea hau! Ongi da, adi egon, “biodibertsitatea”-k zera esan nahi du:

: 1 eta 2 Espezie aniztasuna        3,4 eta 5 Habitat aniztasuna

2-Nola neurtzen da biodibertsitatea?

Toki bateko biodibertsitatea neurtzeko modurik errazena bertan bizi den espezie kopurua, hau da, espezie aberastasuna zenbatzea, eta toki horren azaleraren artean zatitzea da. Modu honetan, azalera ezberdineko bi lurraldeen biodibertsitateak alderatu ahal izango ditugu.

a) Ikus dezagun adibide bat: bi ikerlari talde Valderejo Natur Parkeko belardietan bizi diren kakalardo espezieak aztertzen ari dira. A taldeak altuera desberdinetan dauden hiru belardietan hartu ditu laginak. Emaitzak 1:1.000 eskalako eskema batean aurkezten dira. Zure ustez, hiruretatik zeinek du espezie aberastasun handiena? Eta biodibertsitate handiena? Zergatik?


6,7 eta 8 kakalardo espezieak

b) B taldeak altuera berdinean dauden hiru belardietan burutu ditu bere ikerkuntzak, ondoko emaitzak lortuz:

       Kakalardo taula

3- Zergatik da hain garrantzitsua biodibertsitatea zaintzea?

Toki bateko biodibertsitatea neurtzeko modurik errazena bertan bizi den espezie kopurua, hau da, espezie aberastasuna zenbatzea, eta toki horren azaleraren artean zatitzea da. Modu honetan, azalera ezberdineko bi lurraldeen biodibertsitateak alderatu ahal izango ditugu. Ikasgelako lagun guztiei bururatzen zaizkizuen arrazoiak aipa itzazue. Ondoren, aipatu ideia horiek eztabaidatu eta baliozta itzazue; zuen iritzien argudioak azaldu, horien adierazgarri diren adibideak bilatuz.

Iturria: “Bioaniztasuna-Bigarren Hezkuntza. Ingurugiro hezkuntzako materialak saila”. ARGIT. CEIDA-Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, 1996.
Azken eguneratzea: 2008/10/28
Euskadi, auzolana