Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo
nº 43.
el tiempo

Baliabideak eskura

BIDEOAK
Ikasten ikastea

Beharbada, ikasleei pentsatzen irakastea egungo hezkuntza-sistemaren konpondu gabeko arazoa da. Zenbait ikastetxetan, gaztetxoen autonomia pertsonala eta beren heziketarekiko berarekiko kezka sustatzen hasi dira. Horretarako, askotariko ekimenak egiten dira, betiere, ikasleei azterketak gainditzeko eta hurrengo mailara igarotzeko ikasketa-teknikak eta ezagutzak ematea baino gehiago lortze aldera.

Ikusi Bideoa


Hiri geldo batean bizitzea

Italian, ia 70 hiri atxiki zaizkio hiri geldoen mugimenduari, 1999an martxan jarri zenetik. Mugimendu horretan dauden hiriek ezaugarri hauek dituzte: hiritarrek abiadura txikitzen dute, eta tradizioa eta tradiziozko moduak balioesten dira, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen aurrerapen teknologikoak albo batera utzi gabe. Besteak beste, Abbiategrasso herria dago mugimendu horretan. Abbiategrasso Milandik 30 km-ra dago, eta hiri handi horretako zurrunbiloari alde egiten dio. Slow food mugimenduan oinarrituta, bizitza-erritmo iraunkorragoa lortu nahi du. Hiri geldoen mugimenduan, akats gutxiago egiten dira. Haren sortzaile Carlo Petriniren arabera, "erritmo frenetikoa duen jendeak ezin du behar bezala pentsatu".

Ikusi Bideoa


Beste bideo batzuk

"Dantzan egin eta jolastu beharrean asko ikasten baduzu, lan on bat lortu eta dirua irabaziko duzu, eta zoriontsua izango zara...".

Slow education mugimenduko jarduera onen adibide bat: Blackburn-eko St. Silas haur-eskola (ingelesez).

"Nire mundua" proiektuak erakusten du hezkuntza geldoaren printzipioak nola jar daitezkeen martxan benetako eskola-ingurune batean (ingelesez).

LIBURUAK
La Pedagogía del Caracol. Por una escuela lenta y no violenta

el caracol

Gutun baten zain egoten al dakigu? Ezkur edo gaztaina bat landatzen al dakigu, kontuan hartuta gure seme-alaben seme-alaben seme-alabek gozatuko dutela zuhaitzaren mendetako dotoreziaz? Itxoiten al dakigu, benetan? Denbora faktorea hutsaldu egin da, eta gaur egun, itxaron gabeko denboraren garaian bizi garela esan daiteke. Gizarteko esparru guztietan dena berehala lortu beharra inposatzen diogu gure buruari. Ildo horretan, Gianfranco Zavallonik denbora aztertzen du, eskolako eta hezkuntzako funtsezko faktore gisa.

Zavalloni, G.
Grao, 2011 (233 págs)
ISBN: 9788499800370


Despacio, despacio: 20 razones para ir más lento por la vida

despacio

Liburu horren bidez, irakurleak gure garaiaren balio eta erronken erlatibotasunaz ohartuko dira. Egileak metaforatzat hartzen du geldotasun kontzeptua. Jakin badaki ezin dela beti motel ibili, esaterako, "norbait anbulantzia batean eramaten duzunean". Dena den, María Novok eskertzen du zorionez "gure bizitzan ez joatea beti anbulantzia batean"; beraz, aipatzen duen geldotasunak gauza bakoitza egiteko behar den denbora zehatza adierazten du. Liburuko orrialdeak irakurtzean, egungo gizartean hainbeste estres sortzen duen azelerazioaren kausei buruz hausnartuko du irakurleak, bai eta bizimodu lasaiagoa izaten lagunduko digun erritmoa aurkitzeko moduei buruz ere.

Novo, M.
Obelisco, 2010 (160 págs)
ISBN: 9788497776165


El valor del tiempo en la educación

el valor del tiempo

Gure bizitzan zehar heziketan ematen dugun denbora garrantzitsua izango bada, denbora horrek adierazgarria eta aberasgarria izan behar du guretzat. Horrenbestez, ikasgelan ematen ditugun orduen balioa nabarmentzen da, alde batetik, eta beste batetik, hezkuntzaren elementu berri bat aipatzen da, hartan denbora asko ematen baitute egungo ikasleek: eskolaz kanpoko jarduerak. Liburuan, ordea, honela izendatu du egileak: denboraren hipereskolatzea informazioaren gizarteetan. Amaitzeko, egileak ordutegi jarraituaren eta ordutegi etenaren alde onei eta alde txarrei buruzko gogoeta bat egiten du.

Sacristán, J.G.
Morata, 2008 (180 págs)
ISBN: 9788471125262


Beste liburu batzuk:

Elogio de la educación lenta.
Domènech Francesch, J.
Grao, 2009 (165 págs.)
ISBN: 9788478277193

Elogio de la lentitud
Honoré, C.
RBA, 2004 (256 págs.)
ISBN: 9788478712496

Cómo ser libre
Hodgkinson, T.
Aguilar, 2008
ISBN: 9788403099180

ALDIZKARIAK
Investigación en la escuela

investigacion

Lau hilean behin argitaratzen da. Egungo irakasleentzat interesgarriak izan daitezkeen bi alderdi ditu, sektoreko irakasleek eztabaidatu eta iritziak elkarri azal diezazkioten. Alde batetik, hezkuntza-prozesuari buruzko ikerketak azaltzeko atal bat du, eta beste batetik, pedagogia-esperientzien berri eman nahi du. Aldizkariaren 79. zenbakiak, 2013. urteko lehenak, eskolako denborak eta espazioak aztertu zituen, zenbait ikuspuntutatik. Hona hemen ikuspuntu horietako batzuk: informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, eskola alternatiboa, eta landa-eskolako denbora eta espazioa.

Gehiago Irakurtzea


Infancia en Europa

infancia

Haurren heziketan interesa duten pertsonentzat bereziki argitaratzen den aldizkaria da; esate baterako, 0 eta 10 urte bitarteko haurrekin lan egiten dutenentzat. Europako aldizkari-sare batek zortzi hizkuntzatan argitaratzen du aldi berean, eta 25. zenbakiaren gai nagusia haurtzaroaren denbora izan zen. Besteak beste, artikulu hauek aurki daitezke zenbaki horretan: "Tiempos y ritmos de la vida cotidiana en la educación infantil", María del Carmen Silveira Barbosa; "Elogio de la lentitud... en la escuela", Penny Ritscher; "Suspender el tiempo, descolgar los relojes", Christine Schuhl; eta "Si hay tiempo para jugar... los maestros deben saber esperar", Beatrice Vitali.

Gehiago Irakurtzea


Crecer en familia

crecer

Crecer en familia, 27. zk. (2014ko urtarrila-martxoa)
GRAÓ argitaletxearen hiruhileko horretako monografikoan, artikuluen eta irudiek familian eta eskolan hezkuntza geldoa egiteko jarraibideak emango dizkigute. Zenbait artikulu PDF formatuan daude eskuragarri: Naturaleza: admistrarla tres veces al día.

Gehiago Irakurtzea

WEBGUNEAK
Educación lenta

Heziketa geldoari buruzko bloga Graó argitaletxearen ekimenez sortu zen, Pedagogia Berrikuntzako Mugimenduen Federazioaren (FMRP) laguntzarekin. Blogaren helburua haurren, familien eta hezkuntzako profesionalen erritmo eta beharretara egokitutako heziketa sustatzea da. Blogeko sarreretan, honako hauek aurkituko ditugu, besteak beste: hezkuntza-eredu berri horri buruzko argitalpenik berrienak, arloko adituei egindako elkarrizketak, eta prozesu horiek gure ingurunerik gertuenean martxan jartzen lagunduko diguten esperientziak.

Webera joatea


www.slowmovement.com

Zenbait pertsonak "hezkuntza geldoa" terminoa erabiltzen dute jangelan slow food delakoa ezarri duten ikastetxeei buruz hitz egitean. Beste batzuen ustez, kontzeptu hori zabalagoa da, eta beste hainbat alderdi ere hartzen ditu barne; hala nola, ikasketa-planak eta ikasketak emateko moduak, ikasketa-prozesua, eskolaren beraren kudeaketa, eta eskola gure seme-alabak hezteko modurik onena ote den zalantzan jartzen duten ikuspegiak. Hortaz, mugimendu geldoak heziketan duen garrantzia ulertzen has gaitezke, mugimendu horren zentzurik zabalenean, alegia. Webgune horretan, kontzeptu horren esanahia aurkituko duzu, bai eta azken aldi honetan slow izenondoari atxiki zaizkion beste kontzeptu askorena ere. Slow school eta slow food kontzeptuez gain, honako hauek ere azaltzen dizkigu: slow travel, slow cities, slow living, slow books, etab.

Webera joatea


Beste webgune batzuk: