Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
logo
nº 43.
el tiempo

Agur

consejeras

Hezkuntza-sistemaren bilakaera zuzenean lotuta dago eguneroko bizitzako beste arlo batzuetan gertatzen diren aldaketekin. Gizarte honetan, azkartasuna eta, askotan, berehalakotasuna gure denboraren jaun eta jabe dira, eta eskolak ezin izan dio inertzia suntsikor horri ihes egin.

Esperientzia bidezko ikaskuntzaren ordez, ikasmahaiko hezkuntza nagusitu da; hezkuntza-mota horretan, erantzun zuzena aurkitzea da ezagutzaren oinarria. Hezkuntzaren teknologiek, bilaketa-tresna gisa, ikasleen denboraren zati handi bat hartzen dute orain; hain zuzen ere, ikasten ikasteko, errealitateari zuzenean behatzeko, talde-lanean aritzeko, besteekiko harremanak sustatzeko edo ikasgelan heziketa inguratzen duten hormetatik ateratzeko hain beharrezkoa den denborarena.

Beharbada, beste hezkuntza baterantz jotzeko momentua da; abiadura momentu eta pertsona bakoitzera egokituko den hezkuntza baterantz. Ahal dela, ikasketa-erritmoak aldatu behar dira, jarduerek beraiek zehatz dezaten zenbat denbora behar den haiek egiteko, eta ez alderantziz; sortzeko edo imajinatzeko denbora eman behar zaie ikasleei, alegia, ikasketa horretaz gozatzen saia daitezen.

Cristina Uriarte Toledo
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua

Ana Isabel Oregi Bastarrika
Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua

Euskadi, auzolana