Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo
nº 44.
servicios

Baliabideak eskura

Ibarraundi Museoa

Eskoriatzako Udalak Museo Eskola sortu zuen 1986an historiako ekipamendua eratzeko, Luis Ezeiza ikastetxeko historiako ikasketen osagarri gisa.

ibarraundi

Urte batzuk geroago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi eta Museo Eskola hara lekualdatzea erabaki zuen. Kokaleku horrek egungo izena eta askoz instalazio egokiagoak eman zizkion Museoari, zeregina betetzeko: Eskoriatzako eta Leintz bailarako ondare historikoa zaindu, ikertu eta hedatzea.

Eraikina XV. mendearen erdialdean eraikia da ustez. Galartza familiarena izan zen eta, jauregia ez ezik, dorretxea eta baserria ere izan da historian zehar. Gaur egun, bere lau hormen artean hainbat areto eskaintzen ditu bisitariak inguruko historiaren berri izan dezan.

Leintz aretoa Bertako ikus-entzunezkoaren bidez, jauregiak lehen pertsonan kontatzen ditu Erdi Arotik hona izan dituen aldaketak eta, narrazio horretan oinarrituta, Eskoriatza nola sortu zen ezagutzera ematen digu. Atxorrotzeko gazteluak, Leintz bailararen zaintzaile gisa, Erdi Aroa hemen nolakoa izan zen azaltzen digu: garai hartako egitura ekonomiko-soziala nolakoa zen, elizateak nola sortu ziren, bertan bizi izan ziren jauntxo eta leinuen arteko liskarren gorabeherak, bailarako herriak nola sortu ziren eta abar.

Erakutsitako historia: Bigarren galeriak bidaia egiten du inguruko historiaurrean zehar, hasi Paleolitoan eta, Neolitotik eta Brontze Arotik pasatuz, Burdin Arora arte. Bertan erakusgai dauden elementuetatik aipatzekoak dira Eskoriatzako ikur bihurtu diren Axtrokiko ontzien erreplikak (Burdin Aroko Halsttat kulturaren garaikoak).

ibarraundi

Etnografia: Hirugarren aretoan, berriz, sektore ekonomikoek (lihogintzak, burdingintzak, eskolak, liburugintzak eta sukaldeak) eta mito, errito eta sinesmenek gure gizartean historian zehar izan duten eragina azaltzen da.

Bisita gidatuak

Ibarraundi Museoak bisita gidatuak eskaintzen dizkie eskola-taldeei eta, oro har, jendeari, aldez aurretik txanda hartuta hemen:
Tel./Faxa: 943 71 54 53
ibarraundi@eskoriatza.net

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
Behin-behineko erakusketak:
Goizez: 9:00-14:00
Arratsaldez, neguan: 17:00-19:00
Arratsaldez, udan: 18:00-20:00

Helbidea:
Ibarraundi museoa
Intxaurtxueta z/g
Eskoriatza (Gipuzkoa)

BIDEOAK
Krisian ote dago gure planeta?

bbc

Dokumental honetan, espezieen desagerpenak planetako bizitzan eragiten dituen kalte ugari eta kezkagarriak azaltzen dizkigu Atenborough-ek. Adibidez, aurkezleak azaltzen digu gure natura-inguruneko funtsezko espezie batzuek, desagertzen direnean, beste espezie batzuk eta baita ekosistema osoak ere desagertzea eragiten dutela, azken horiek ezin baitira isolatuta bizi, baizik eta beste espezie batzuei lotuta. Horregatik, edozergatik ere lotura hori apurtzen bada, krisia sortzen da ekosisteman eta ingurunera bera arriskuan egon liteke.

BBC/Discovery Channel, 2010

Ikusi dokumentala


Baso ahaztuak

basoahaztuak

Goteo Euskadik beste film bat aurkeztu du, gure basoak gaur egun dauden egoeraren zergatia ulertzeko eta gogorarazteko. Dokumentala baso-gestioan interesatuta dauden pertsonei eta eredu hori historian zehar ulertzeko moduak ezagutu nahi dituztenei zuzenduta dago. Euskal basoek Neolito Arotik XXI. mendera arte izandako eraldaketaren berri ematen du. Ingurune horren egoerari buruz gogoeta egiten du eta abian dauden alternatiba batzuk azaltzen ditu, adibidez, gizartean pinu-landaketari buruz zabaldutako eztabaidaren bidez. Eztabaida hori antzua izan da eta ez da batere akordiorik lortu labore mota horrek eragiten dituen onura eta kalteen arteko orekari buruz. Baso Ahaztuak filmak esperientzia interesgarriak ezagutarazi, alternatibak proposatu eta egindako ikerketa zientifikoen emaitzak azaltzen ditu. Era berean, naturak eta biodibertsitateak gizartean duten garrantzia azpimarratzen du.

Ikusi Bideoa


Beste bideo batzuk

Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian
Miren Onaindiari egindako elkarrizketa, gaztelaniaz

Ekintzarako jakintza. Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa

Ozeanoak

Vértice Cine, 2010 (100 min.)

LIBURUAK
Servicios de los ecosistemas y bienestar humano

ecosistemas

Argitalpen honetan, hainbat eremu eta esparru sozio-politikotako adituek ikuspegi ekosistemikoaren garrantzia azaltzen dute, baita nola Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioak ikuspegi hori hedatzen laguntzen duen ere. Liburuak gai ugari hartzen ditu barne, hala nola nazioarteko esparruaren, arduradun politikoen eta erakundeen zeregina, gizarte-partaidetza, zientzia eta teknologia, alderdi soziokulturalak -adibidez genero-ikuspegiak- eta gizarte- eta ingurumen-komunikazioa, hari jakin baten inguruan: giza ongizaterako ekosistemen zerbitzuak. Orrialdeotan hainbat testigantza jasotzen dira, esaterako Miren Onaindiarena -Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) Garapen Iraunkorreko eta Ingurumen Hezkuntzako UNESCO katedrako zuzendaria eta Ihitzaren zenbaki honetako hasierako artikuluaren egilea-, Salvatore Aricorena -UNESCOko biodibertsitate-aditua-, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekologia Departamentuko teknikariena eta Yayo Herrerorena -Madrilgo Complutense Unibertsitateko Ingurumen Ikerketako eta Informazioko Zentroaren koordinatzailea-, baita NBEk onartutako bi ebaluazio azpiglobalen kasu zehatzak ere.

Unesco Etxea, 2010 (77 págs)

Deskargatu


Cuatro grandes retos

4retos

Gaur egungo ingurumen-krisialdiak maila globalean eragindako erronka berrien aurrean, lankidetzaren, herri-administrazioaren eta ikerkuntzaren arloetako hainbat profesionalek diziplina anitzeko mintegi bat egin zuten Madrilen, 2010eko irailean, pobreziaren aurka ikuspegi globaletik borrokatzeko irtenbide irudimentsu eta aldaketa-proposamenei buruz eztabaidatzeko. "Lau erronka handi, irtenbide global bat" izeneko mintegiak eztabaida zabaltzeko helburua zuen, pobreziaren aurkako borrokaren eta nazioarteko egungo hiru konbentzio handien -klima-aldaketa, biodibertsitatea eta desertizazioa- arteko loturari buruzko ikuspegi berria eraikitzeko. Argitalpena zortzi bloke handik egituratzen dute eta horietako bakoitza edukien arabera banatuta dago, parte-hartzaileek aurkeztutako txostenen bidez foro horretan sortutako gogoeta gehienak jasotzeko.

González, J.A. eta Santos,I.
IPADE Fundazioa eta Garapenerako Lankidetzaren Espainiako Agentzia, Madril 2011 (306 or.).
ISBN: 978-84-693-8774-0

Deskargatu


Beste liburu batzuk:

52 gestos por la biodiversidad / 52 keinu biodibertsitatearen alde
Degueldre, C. eta Desmedt, C.
Europako Batzordea, 2011 (60 or.)
ISBN: 978-92-79-18620-2

Hábitat humano y biodiversidad
Schuster, C., Álvarez, E. eta Garcés, F.
Miguel de Cervantes liburutegi birtuala, 2011 (74 or.)
ISBN: 84-89913-76-5

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian
UPV-EHU, Garapen Iraunkorreko eta Ingurumen Hezkuntzako UNESCO Katedra
UPV-EHU argitalpenak, 2014.
Prentsan

MATERIAL DIDAKTIKOAK
Bisoi europarra: gure ugaztunen artean, egoera larrienean dagoena

vison

Irakasleentzako unitate didaktiko hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak argitaratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2003an landutako materialean oinarrituta. Haren helburua da ikastetxe guztiei bisoi europarrari buruzko informazio-gida osoa eskaintzea, gure natura-ingurunean egoera larrienean dagoen espezie haragijaleetako bat baita. Ingurugelako arduradunek eskola-curriculumera egokitutako lan horrek, gainera, ikasleen artean biodibertsitatea zaintzeko eta natura-ondasun hori babesteko jokaerak sustatzeko helburua du. Animalia hori Europako mendebaldeko eremu batzuetan soilik bizi daiteke, besteak beste Euskal Herrian.

Egileak: Idoia Villate, Jorge González eta Iñaki Irizar
Berrikuspena: Edurne Husea Otegi (Ingurugela)
Koordinazioa: Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritza (2009)


Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa

evaluacion

Gida hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitate-graduetako ikasleekin erabiltzeko da. Espainiako Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioaren (MEE) inguruko proiektu zientifikoaren barruan ekosistemei eta giza ongizaterako biodibertsitateari buruz landutako ikasmaterialen erabilera errazteko tresna bat da. Ekimenaren helburu pedagogikoa da MEEaren funtsezko mezuak hedatzen laguntzea, mezu horiek oso garrantzitsuak baitira ekosistemen, horien zerbitzuen eta giza ongizaterako biodibertsitatearen egoera ezagutzeko. Horrez gain, gida lagungarria izan daiteke hezkuntza ez-formalean aritzen direnentzat (aisialdiko eta astialdiko taldeen koordinazioan edo ingurumen-hezkuntzan diharduten pertsonak), baita ingurumenari lotutako gaietan interesaturiko herritarrentzat ere.

Gida

Webguneak
Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa

milenium

Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioaren deialdia 2000. urtean egin zuen Kofi Annanek, Nazio Batuen Erakundeko orduko idazkari nagusiak. Ekimenak helburu bikoitza du: alde batetik, ekosistemetan egindako aldaketek giza ongizatean dituzten ondorioak ebaluatzea, eta bestetik, ekosistemen kontserbazioa eta erabilera iraunkorra hobetzeko abian jarri beharreko ekintzen oinarri zientifikoak ezartzea. Ordudanik, mundu zabaleko 1.360 adituk baino gehiagok eman dituzte beren konklusioak. Datu guztiak sei liburuki teknikotan eta sei laburpen-txostenetan jasota daude. Horiek guztiak webgunean agertzen den proiektuari buruzko informazio guztiaren zati bat baino ez dira. Hala, munduko ekosistemen joerak, horiek eskainitako zerbitzuak eta horien erabilera iraunkorra berreskuratu, zaindu edo hobetzeko aukera guztien inguruko dokumentazioa aurki daitezke webgunean.

Webera joatea


Giza ongizaterako ekosistemak

web-ecosistemas

Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioaren (MEE) webgunea da, hau da, Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Biodibertsitate Fundazioak sustatutako diziplina anitzeko programa zientifikoarena. Aurkeztutako emaitzek iraunkortasunaren zientzien ikuspegitik informazioa ematen diete gestoreei, enpresei, GKE-ei eta, oro har, gizarteari, ekosistemen aldaketak eta biodibertsitatearen galerak giza ongizatean eragindako ondorioei buruz. Ekimena Espainian sortu zen, 2009an. Hiru urte geroago, dimentsio biofisikoaren ebaluazioaren emaitzak aurkeztu ziren, hain zuzen webgune horretan ageri direnak.

Webera joatea


Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa

web-evaluacion

Garapen Iraunkorreko eta Ingurumen Hezkuntzako UNESCO Katedrek "Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa" izeneko proiektua daramate aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta. Planaren helburua NBEren programa garatzea da, giza jardueraren inpaktuak ekosistemetan eragindako aldaketen ondorioei buruzko jakintza zientifikoa sortzeko.

Webera joatea