Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo
nº 44.
servicios

Agur

consejeras

Ihitzaren zenbaki honen goiburua asmo-adierazpen bat da, barruko orrialdeetan dakartzan proposamenei begira. Erakunde, ikastetxe, enpresa, elkarte eta banakako talde edo pertsonek ahalegin handia egin behar dute natura ongizatearen oinarria den ideia gizartean finkatzeko.

Batez ere gizakiaren jarduerak eragindako klima-aldaketa eta kutsadura gero eta arriskutsuagoak dira, "ekosistemen zerbitzuak" (elikadura, ura, energia, prozesuen erregulazioa, aisialdia eta abar) zaintzeko. Baina, aldi berean, zerbitzuok funtsezkoak dira etorkizuna bermatzeko.

Hori dela eta, ale honek hainbat proposamen jasotzen ditu biodibertsitatearen kontserbazioa bultzatzeko. Ekosistemek gizakiei eskaintzen dizkieten onurak ezagutzea ezinbestekoa da herritarrek arlo horretan jokoan duten guztiaren kontzientzia hartzeko. Horregatik, Ihitzak lehen harria jarri nahi du Euskal Herri osoan norabide horretan hedatu beharreko epe luzerako lanari ekiteko.

Cristina Uriarte Toledo
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua

Ana Isabel Oregi Bastarrika
Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua