Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/12/09

#Lurraldea2040: LAG berrien Aurrerapenaren gaineko erakusketak eta aurkezpenak

2016an EAEko herritar guztion artean, Euskadiko Lurralde-estrategia eraikitzeko kontsulta-, elkarrizketa- eta partaidetza-prozesu ireki bat zabaldu da: Lurraldea 2040. Eztabaidatutako, entzundako eta jasotako guztia baliagarria izan da 2016 Euskal Hiria Kongresuan aurkeztu zen EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrikuspenaren Aurrerapena hornitzeko.

Emaitzen aurkezpen ofizial hau osatzeko, irekiagoak diren zenbait jarduera egin dira, eskuarki, herritar guztiei zuzendutakoak eta, bereziki, #LAG_Euskadi parte hartzeko prozesuan parte hartu zuten pertsonei zuzendutakoak. Honela, EAEko hiru hiriburuetan LAG berrien Aurrerapen-dokumentuko edukien erakusketak eta aurkezpenak egin dira.

JENDAURREKO AURKEZPENAK

2016ki abenduan zehar, emaitzak itzultzeko aurkezpenak egin dira EAEko hiru hiriburuetan parte hartzeko prozesuak emandako emaitzekin.

#LURRALDEA2040 ERAKUSKETA IBILTARIA

Lurraldea 2040 erakusketa ibiltariak lehen geldialdia Donostiako Carlos Santamaria zentroan egin zuen azaroaren 21a eta 27 bitartean, Euskal Hiria kongresuaren XV. edizioa zela bide.

Lehen erakusketa honen ondoren, beste bi egin dira Vitoria-Gasteizen eta Bilbon: Vitoria-Gasteiz abenduaren 3tik abenduaren 11ra arte, eta Bilbon urtarrilaren 16tik 2017ko otsailaren 17ra arte.

PARTE HARTZEKO PROZESUAREN BIDEO-EMAITZAK

Halaber, LAGen Berrikuspenaren Aurrerapen-faserako (#LAG_Euskadi) parte hartzeko prozesuaren garapena laburbiltzen duen bideo bat editatu da (jarraian ikus dezakezue). Zuen gogokoa izatea espero dugu.

LAG BERRIEN AURRERAPEN-DOKUMENTUA

LAGen berrikuspenaren emaitza gisa, Aurrerapen-dokumentu bat prestatu da, alegia, EAEko Lurralde-estrategia prestatzeko lehen pausoa. Hemendik aurrera, datozen bi urteetan, Hasierako Onarpenaren eta Behin Betiko Onarpenaren aginduzko faseak garatuko dira.

Honako esteka hauetan, LAG berrien Aurrerapen-dokumentua osatzen duten eduki guztiak aurkituko dituzue:

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiago aurkituko duzue LAGak berrikusteko prozesuaren webgunean, baita Lurralde Plangintza Sailburuordetzarekin lotutako sare sozialetako kontuen bidez ere.

Webgunea: http://www.euskadi.eus/revision-dot

Twitter: https://twitter.com/Lurraldea_Eus

Facebook: https://www.facebook.com/lurraldea