Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2011/09/01

AZTERKOSTA 2011 lehiaketa

AZTERKOSTA 2011 lehiaketan parte hartzeko asmorik baduzue, irakur itzazue arretaz lehiaketaren oinarriak!!


LEHIAKETAREN GAIA:

Gai bakarra, "Gure kostaldea"

 

MODALITATEAK:

Marrazkia
Argazkia
Ipuina
Blog-a (berria)

 

 KATEGORIAK:

1.Kategoria: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.Zikloa
2.Kategoria: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3.Zikloak
3.Kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
4.Kategoria: Gainerako talde eta pertsona guztiak

 

 

LANAK AURKEZTEKO ARAUAK:

Marrazkia :

Marrazkiak edozein teknika erabiliz (argizaria, akuarela, koloretako arkatzak, ikatz ziria eta abar) egindakoak izan daitezke; neurriak, berriz, DIN A4 edo DIN A3koak izango dira. Pertsona bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu dezake.

Argazkia :

Jatorrizko argazkiek orijinalak izan beharko dute, gehienez urte bat baino gutxioko antzinatasun dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Formatu digitalean aurkeztuko dira bakarrik, hau da Cd-an, pendrive-an edo posta elektronikoa bidaliz (aztertu@ej-gv.es). Pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu dezake. Cd baten argazki bat baino gehiago aurkeztuz gero, egileak behar den bezala identifikatu beharko ditu.

Ipuina:

Ipuinek eskuz edo makinaz- tarte bikoitzarekin- idatzi beharko dira, eta batean zein bestean, gehienez 5 orrialde izango dituzte. Pertsona bakoitzak ipuin bakarra aurkeztu dezake.

Blog-a (berria):

Modalitate berria da lehiaketan. Parte hartzaileek beraien Blog-a aurkeztu dezakete (bat pertsona bakoitzeko) web helbidea hurrengo posta elektronikora bidaliz: aztertu@ej-gv.es. Blog-a norberak egindakoa izan behar du, euskal kostaldeari edo azterkosta kanpainari buruz eta pertsona bakar batek kudeatu beharko du.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu daitezke. Bestalde, interesgarria litzateke irakasleek (ikastetxeetan) eta begiraleek (elkarte eta abarretan) euren taldeak lanak egitera eta aurkeztera bultzatzea. Hori dela eta, parte-hartzaile bakoitzak, norberaren izenean aurkeztuz aparte, AZTERKOSTA parte hartzen duen zentroaren izena aipatuko du.

Aurkezten diren lanetan behar bezala identifikatu beharko da AZTERKOSTA lehiaketako parte-hartzaile bakoitza.

• Izen-abizenak:
• Sexua:
• Ikastetxea edo elkartea:
• Adina:
• Entitatearen helbide osoa (udalerria eta P. K.):
• Telefonoa:
• Helbide elektronikoa:
• Zein modalitatetan eta zein mailatan parte hartuko duen:

Ez dira kontuan hartuko ezarritako arauak betetzen ez dituzten lanak.

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:

2011ko abenduaren 9a

LANAK AURKEZTEKO LEKUA:

• Bilboko Ingurugela: Ondarroa 2. 48004 BILBAO
• Gasteizko Ingurugela: Baiona 56-58. 01010 VITORIA-GASTEIZ
• Donostiako Ingurugela: Basotxiki 5. 20015 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
• Legazpiko Ingurugela: Brinkola auzoa z/g. 20220 LEGAZPI

SARIAK:

Aurkeztutako lan guztiak Ingurugelako, Eusko Jaurlaritzako eta AZTERKOSTA koordinatzen duen taldeko kideek osatutako epaimahaiak balioetsiko ditu. Modalitateetako kategoria guztietako irabazleei sari bana emango zaie, baita saridunen ikastetxe edo elkarte edo erakundeei ere.

SARITUTAKO LANAK ARGITARATZEA:

Saritutako lanak AZTERTU programaren web orrian argitaratuko dira, saritutako lanen bilduma edo galerian.

AURKEZTUTAKO LANAK ERABILTZEKO BAIMENA:

Lehiaketara aurkeztutako lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku geratuko dira, eta lan horien kopiak egiteko eta zabaldu edo banatzeko baimena izango du, baita egoki deritzon komunikazio publikoko sistemaren bidez eta egoki deritzon helburuarekin lanak ezagutarazteko baimena ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskuratzen dituen baimen horien iraupena 6 urtekoa izango da eta nonahi gauzatu ahal izango ditu. Hala, esaterako, AZTERTU programaren aurtengo edizioan nahiz hurrengoetan sor litekeen edozein materialetan (apaingarri edo osagarri) erabili ahalko ditu lanak, baita ezagutzera eman AZTERTU programaren web gunean ere. Lehiaketara lanak aurkeztu dituztenek, ordea, ez dute EAEko Administrazioak egin ditzakeen erabilera horiengatik guztiengatik diru-saririk jasotzeko eskubiderik izango.

LEGEZKO OHARRA:

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, ezarritakoari jarraiki, honako hau jakinarazi nahi dizugu: AZTERKOSTA lehiaketara aurkezten duzun lana saridun baldin bada, zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean gordeko dira.

Fitxategi horretan gordetako datuak helburu hauetarako baino ez dira erabiliko:

• zure lanak saria jasoko duela jakinarazteko.
• sariak banatzeko ekitaldira zu gonbidatu ahal izateko.
• dagokizun saria eman ahal izateko.
• zure lana ibaialde aldizkarian lan sarituen bilduman argitaratzen dugunean, nork egina den adierazi ahal izateko; beti ere zuk datu horiek azaltzearen aurkako adierazpenik egiten ez baduzu.

Fitxategiaren arduraduna Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaria da. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta fitxategian agertzearen aurka egiteko eskubidea gauzatu nahi izanez gero, Sail horretako Zerbitzu Zuzendaritzara jo dezakezu: Donostia-San Sebastián 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz 01010.