Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2011/09/01

AZTERKOSTA'2011 kanpaina martxan da!!

Gure kostaldeko ahalik eta puntu gehienen azterketa egiteko zuen laguntza beharrezkoa dugu.

Parte-hartzaileak:

Ikastetxeak, talde antolatuak (naturalistak, ekologistak, aisialdikoak, kirol elkarteak eta abar) familiak edo nor bere izenean.

Parte hartzeko modalitateak:

Oinarrizko programa
Programa zientifikoa

Izena ematea: 

Irailaren 5etik aurrera

 

Materialen banaketa:

Irailaren 30etik aurrera

Landa-lanean bildutako datuak bidaltzea:

Abenduaren 9ra arte Ingurugeletan

 

Prestakuntzako bilerak eta irteerak:

Laginketa egiteko kanpaina eta material berriak ezagutu itzazu. Bisita gidatu baten bidez kostaldeko biodibertsitatea eta ekosistema ezberdinak aztertuko ditugu laginketaren praktikarekin batera.

Irteerak guztiz doakoak dira (joan-etorriak izan ezik, partehartzaileak berak ordaindu beharko baitu), eta bi egunetan antolatuko dira, aukeratzeko.

Irailaren 30a eta urriaren 1a (ostirala eta larunbata)

Informazioa eta erretserbak: 902 160 138.

AZTERKOSTA lehiaketa:

Lanak jasotzeko azken eguna abenduaren 9a izango da  

(ikusi hemen oinarriak).

Kanpaina hau ondo burutzeko ezinbestekoa da zuen parte hartzea. Beraz, hala nahi izanez gero, bete ezazue inprimakia AZTERKOSTA'2011 kanpaina aukeratuz eta bidali posta elektronikoz.

Halaber, telefonoz ere eman dezakezue izena. Horretarako, deitu zenbaki honetara: 902 160 138

 

Foiletoa pdf formatoan: