Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lurzoru kutsatuekin loturiko araudiari buruzko ohiko galderak

Lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura edozein pertsonak edo entitatek abiarazi ahalko du, zuzenean ingurumen-organo eskudunari eskatuta; Ingurumen Sailburuordetzari, alegia.

Lurzoruaren kalitatea aitortzeko izapidea nahitaez hasi beharko da 1/2005 Legearen 17. artikuluan bildutako honako baldintza hauek betetzen diren kasuetan: 

  • Kutsatzeko arriskua eragiten duten jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruetan jarduera bat ezarri edo zabaldu nahi denean. Ondorengo kasuan izan ezik: jarduerarako erabiltzen den lur zatiaren mugaren barruan zabaltzen bada. Kasu horretan, zabaltzea bultzatzen duten sustatzaileek zulatutako lurzoruaren ezaugarriak aztertu beharko dituzte eta ingurumen erakundeari emaitzen berri eman beharko diote.
  • Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren edota instalazioren bat izan duen eta egun aktibitaterik gabe dagoen leku batean, lurren mugimendua dakarten proiektuak gauzatzen direnean.
  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat behin betiko uzten denean. Kasu horretan, lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura jarduera edo instalazioa utzi eta gehienez bi hilabetera hasi beharko da, bere titularrak aldez aurretik hala eskatuta.
  • Kutsadura eragin dezakeen jardueraren bat edo instalazioren bat izan duen lurzoruaren kalifikazioa aldatzean. Kasu horretan, aldaketa sustatzen duen udalak eskatu beharko du.
  • Lurzoruaren jabe edo edukitzaile diren pertsona fisikoen edo juridikoen ekimenez, kutsadura eragin dezaketen jarduerak garatzeko.

Nolanahi ere, lurzoruan gai kutsatzaileak daudela adierazteko zantzu sendoak badaude, prozedura hastea eskatu beharko da, aldez aurretik ingurumen-erakundeak ebazpen arrazoitua emanda.

Ingurumeneko sailburuordearen 1/2013 Instrukzioak EAEko ingurumen-organoak lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozeduratik salbuetsita geratzea ados ditzakeen kasuak biltzen ditu.

EZ. 1/2013 Instrukzioan aurreikusitako salbuespena lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.1 artikuluko a) eta c) paragrafoetan jasotako kasuetan bakarrik aplikatuko da; alegia, kutsatzeko arriskua eragiten duten jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruetan jarduera bat ezartzea edo zabaltzea, eta lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat behin betiko uztea.

1/2013 Instrukzioan aurreikusitako salbuespena aplikatzea erabaki ahal izateko, lehenik, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.1 artikuluko a) eta c) paragrafoetan aurreikusitako kasuetakoren bat bete behar da.

Horretaz gain, ondoren aipatutako baldintza guzti-guztiak bete beharko dira:

  • Eremuan egin den balizko jarduera kutsagarria ahalmen kutsagarri txikiko gisa katalogatzea.
  • Lekuak erabilera industriala izaten jarraitzea.
  • Ezarpenean edo uztean ez lur mugimendurik edo azpi-harriak kentzeko jarduerarik aurreikustea.

Ahalmen kutsagarri txikiko lurzorua kutsa dezaketen jarduerak (LKJ) honako baldintza guzti-guzti hauek betetzen dituzten jarduerak dira:

  • Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuen uztailaren 1eko 16/200 Legeak eragiten ez dien jarduerak.
  • Balizko kutsadura-guneekin egiten diren jarduerak, haiek estaldura azpian eta lekuan gauzatzen den jarduerarako behar bezala babesturiko lurzoru gainean kokatuta daudenean.
  • Gai arriskutsudun lurpeko instalazioak edo lurzorua zein lurpeko ura kutsa dezaketen bestelako gaiak ez dauzkaten jarduerak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren 3.2 paragrafoko baldintzak betetzen ez dituzten jarduerak. Horretarako, erregai-biltegiak izanez gero, haiek 50.000 litrotik beherako guztizko bolumena eta urteko 300.000 litrotik beherako kontsumoa izan beharko dute, eta, substantzia arriskutsuak manipulatuz gero, haien gehieneko stocka ez da 10 tona baino handiagoa izango. 

Ingurumen Sailburuordetzak 1/2013 Instrukzioa aplikatzeko beharrezko informazioa izateko, parte hartzen duten eragileek (udalak, foru-aldundiak, ziurtaturiko entitateak, proiektugileak, eta abar) honako hauek aipatu beharko dituzte esanbidez beren espedienteetan:

  • Aurrez gune horretan gauzaturiko edo bertan behera utzitako lurzorua kutsa zezakeen jarduera mota (kasuaren arabera).
  • Lur-mugimendurik eza.
  • Zer erabilera izango duen guneak. 

BAI. Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren webgunean eraginpeko administrazio publiko eta pertsona guztien eskura daude jakinarazpen horiek egiteko formularioak:

  • Ezarpenaren jakinarazpena
  • Zabaltzearen jakinarazpena
  • Bertan behera uzteagatiko jakinarazpena
  • Eteteagatiko erantzukizunpeko adierazpena

Informazioa ingurumen-organoari bidaltzeko eragileen esku jarritako formularioak (webgunean eskuragarri), jarduera bertan behera uzten duen sustatzaileak sinatu beharreko erantzukizunpeko adierazpena salbu, udaletako langile eskudunek bete eta sinatu behar dituzte, haiek baitira dagokien udalerriko industria-errealitateari buruz gehien dakitenak eta hura zuzenean ezagutzen dutenak, eta errealitatearekin bat ez datorren informazioa egiaztatzeko inolako interesik ez dutenak. Hortaz, jakinarazpenak interesdunek egitea ez da egokiena.

Instalazio berriak ezarri edo lehengoak zabalduko diren eremuetako lurzoruen egoerari buruz ingurumen-organoa informatzeko betebeharra lurzorua ez kutsatzeko edo kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea indarrean jarri zenetik dago. Apirilaren 25eko Instrukzioak EAEko udalek igortzen zuten informazioari buruzko xehetasun-maila handiagoa besterik ez du eskatzen, hala badagokio, partikularrak lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura abiarazteko kargatik askatzeko.

Horrek ez du esan nahi udalek nahikoa informazio ez duten arloei buruzko informazioa eskaini behar dutenik. Udal-teknikariek ezin badute ziurtatu eremu horretan aurretik gauzatu zen lurzorua kutsa zezakeen jarduerak ahalmen kutsagarri txikia zuenik, hala adierazi beharko diote ingurumen-organoari beren txostenetan.

Kasu horietan, apirilaren 25eko 1/2013 Instrukzioa aplikatzea nahi duten sustatzaileek aurkeztu ahalko dute lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura abiaraztetik salbuesteko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa dagokien espedientean. Horretarako, adibidez, azterketa historiko bat aurkez dezakete, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituen urriaren 10eko199/2006 Dekretuko II. eranskinean zehazturiko edukia bilduko duena. Azterketa historiko hori, nola ez, arlo horretan akreditazioa duen erakunde batek izenpetu beharko du eta, esplorazio-ikerketaren dokumentuetako bat denez, hasierako inbertsio hori amortizatu egingo da, bai lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura abiaraztetik salbuesteko balioko duelako, bai prozedura horrek eskatzen duen lanaren zati bat egina egongo delako, baldin eta lurzoruaren kalitatea aitortu behar bada.

Jarduera behin betiko bertan behera uztekotan diren lurzorua kutsa dezaketen jardueren titularrek lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura abiaraztea eskatu beharko diote ingurumen-organoari, gehienez, jarduera bertan behera utzi eta bi hilabetera.

Bertan behera utzi den jarduera ahalmen kutsagarri txikiko jardueratzat jo badaiteke eta, gainera, 1/2013 Instrukzioa aplikatu ahal izateko gainerako baldintzak betetzen badira, lurzorua kutsa dezakeen jardueraren titularrak hura bertan behera uzteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahalko dio dagokion udalari, hark ingurumen-organoari igor diezaion honako dokumentu honekin batera: Jarduera bertan behera uzteari buruzko jakinarazpena.

Dena dela, adierazpenean esandakoa egia dela frogatzeko, adierazpenarekin batera bertan jasotako informazioa baliozkotuko duen udal-agintariaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo, halakorik ezean, lurzoruen kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko akreditazioa duen erakunde batek eginiko dokumentu bat.

Ez. Jarduera hasi aurreko jakinarazpena egin behar duten jardueren kasuan, ingurumen-organoak ez du administrazio-izapideetan parte hartuko, eta udalari egokituko zaio jarduerak hasteko prest daudela, beharrezko sektoreko baimen edo lizentziak dituztela, eta dagokion sailkaturiko jardueraren aldez aurreko jakinarazpena bidali dutela kontrolatzea (Euskal Herriko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 62 bis artikulua).

Halaber, sektoreko edo ingurumeneko arauzko gainerako xedapenak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar dute (adibidez, atmosferako kutsadurari, isurtzeko baimenari, industria-segurtasunari eta abarri buruzko jakinarazpenak egin dituztela edo sektoreko baimenak dituztela frogatzeko), eta jarduera horien sustatzaileek frogatu beharko diete udalei (otsailaren 27ko 3/1998 Legaren 62 bis artikuluko 3) paragrafoan jasotako ingurumen-memoriaren eta teknikari eskudunak igorritako ziurtagiriaren bitartez) lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen xedapenetan eskatzen diren ingurumen-baldintza guztiak betetzen dituztela.

Argi dago a posteriori eginiko esku-hartze administratiboko erregimen berri horrek –jarduerak abiarazteko aldez aurreko jakinarazpena eskatzen duena–, mugatu egiten dituela administrazioak herritarrari dagozkion legezko betebehar guztien berri emateko aukerak, baina, legegilearen borondatea da sistema behar bezala ezartzea eta eragile pribatuak erantzukide egiten hastea baita ingurumen-arloan ere.

Eragile pribatu batek hura abian jartzeko hirigintza-, industria- eta ingurumen-baldintza sorta bat bete behar duela jakin behar duen moduan, ulertu behar du lurzoruaren kalitateari buruzko informazioa eta hortik eratorritako betebeharrak ezagutzea eta jakinaraztea ere bere erantzukizuna dela. Hala ere, jarduerak abiarazi aurretik teknikari eskudun batek ingurumen-baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzen duen agiri bat igortzea oso ohikoa da, eta noski, baldintza horien artean daude lurzoruaren kalitatea eta egoera. Teknikari horiek izan behar duten ingurumen-araudiari buruzko ezagutza elementu konpentsatzailea da sustatzaileentzat eta administrazioentzat, ez baita erantzukizun guztia arlo horretan ezjakinak diren hirugarrenen esku uzten.

1.- Instrukzioa kasu jakin bati aplikatzeko aukerari buruz zuzeneko kontsulta eginda, erantzuna ingurumen-administrazioaren zuzendariaren ebazpenaren bitartez bideratuko da.

2.- 1/2013 Instrukzioa aplikatzeak berekin dakarren informazio-bidalketa sailkaturiko jardueraren espediente baten izapide arruntean zehar egiten bada, ingurumen-organoak nahitaez igorri beharreko neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena esanbidezko erantzuntzat joko da, lurzoru kutsatuen arloan aplikatu beharreko neurriei dagokienez. Hortaz, udalaren iritziz 1/2013 Instrukzioan jasotako salbuespena aplikatu daitekeen kasuetan, eta ingurumen-organoak uste badu erabaki hori behar bezala dokumentatuta/justifikatuta dagoela, ez da lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura abian jartzea eskatuko duen arau zuzentzailerik sartuko neurri zuzentzaileak ezartzeko adierazitako txosten loteslean.

Ingurumen-organoak ez badu ezer adierazten hiru hilabeteko epean, eskaera gaitzetsitzat joko da. 

EZ. Lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozeduratik salbuesteak ez du esan nahi organo eskudunek ezin dutenik kutsadura prebenitzeko eta lurzoruak babesteko egokitzat jotzen dituzten neurriak ezartzeko boterea erabili.

Neurriok jarduera klasifikatuko prozeduren bidez eskatu ahal izango dira, bai eta sektorekako arauetan bildutako gainerako administrazio-baimen edo esku-hartzeen bidez ere. 

1/2013 Instrukzioarekin bat salbuespen izan daitezkeen kasuei dagozkien abiarazitako lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedurak Instrukzio horretan ezarritakoa betez izapidetu ahalko dira, interesdunak hala eskatuta, baldin eta ingurumen-organoak ez badu prozeduraren behin betiko ebazpena eman.

Inbentario hori ez da behar adinako maiztasunarekin berrikusten, eta hortaz, ez dago leku bakoitzean egin diren jarduerei buruzko informazio eguneraturik; beraz, udala izanik egoeraren berri gehien dakien eta informazio berriena duen administrazioa, ingurumen-organoak ulertzen du erakunde publiko hori dela 1/2013 Instrukzioa ezartzea ahalbidetuko duten jakinarazpenak betetzeko egokiena.

Organo honen ustez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren araudia (IPPC) aplikagarri litzaiokeen jarduera bat nekez sailka daiteke kutsadura ahalmen txikia duen balizko jarduera kutsagarri gisa. Horrekin lotuta, jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legea indarrean jarri aurretik amaitu zuten enpresek, eta beren ezaugarriak aintzat hartuta, hura aplikagarri litzaiekeenak, ezingo lirateke kutsadura ahalmen TXIKIKO lurzorua kutsa dezaketen jardueratzat jo.

Oro har, lurzorua kutsa dezakeen azken jarduera hartuko da aintzat, baita, aurretik gauzatu arren, IPPC araudiari lotuta zeudenak ere.

Oro har, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen mendeko instalazio bat izanik, ez lirateke beteko hura ahalmen kutsagarri txikiko lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat izan duen lekutzat jotzeko gutxieneko baldintzak, 1/2013 Instrukzioan ezarritakoa betez.

Nolanahi ere, gaur egun IPPCtzat joko liratekeen jarduera historikoak jasan zituzten eta lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen aurretik urbanizatu diren eta industria-pabilioi berriak eraiki dituzten, eta, ondorioz, lurzoruak zulatu eta azpi-harri berriak jarri dituzten lursail handien kasu konkretuetan, eta Ingurumen Sailburuordetzak, EAEko industriagune handietako lurzoruaren kalitateari buruzko azterlan eta baterako adierazpenen bidez egoera horietan gertatu ohi diren ezkutuko arazoak konpontzeari ekin dion gorabehera, ingurumen-organo honek 1/2013 Instrukzioa aplika litekeen bi egoera aurreikusi ditu, nahiz eta aldez aurreko adierazpenik ez egon. Honako hauek dira:

  • Azterturiko lekuan (jarduera bat ezarri edo bertan behera utzi nahi den industria-pabilioi bat), lurzorua kutsa zezakeen jarduera historikoak LKJ gisa jotzera eraman zuten berezko jarduerak garatu ez zituela ondorioztatzen duen azterlan historiko bat egotea. Altzairu-fabrika handi baten kasuan, adibidez, frogatu da aztertzen ari diren egungo kokalekuan material ez-arriskutsuak biltzeko toki bat zegoela, baita langileen ibilgailuentzako aparkaleku bat edo lurzorua kutsa dezakeen jarduera historikoak garaturiko beste jarduera ez-kutsagarri bat ere.
  • Industrialde horretan lurzoruaren kalitatea aitortzeko egin diren beste espediente batzuetatik ateratako informazioaren ondorioz, organo honek uste izatea nahikoa informazio duela pertsonen osasunerako arrisku onartezinik ez dagoela esateko, eta, ondorioz, ez dagokiola azterturiko gunean lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura bat hastea.  

Guneak erabilera industriala izaten jarraitzeko irizpideari dagokionez, esan beharra dago instrukzioak «erabilera industriala» edo «erabilera ez hain sentikorra» aipatzen dituela hirigintzako kontzeptu generiko gisa, eta ez espezifikoki 1/2005 Legearen I. eranskineko taulan gizakiaren osasunari aplikatzekoak diren industriako EBA-B balioak aplikatzen zaizkion lurzoruari erreferentzia egiteko (Produktiboa: industriala, etxebizitzekin ez bateragarria; Tertziarioa: saltokiak eta bulegoak; Komunitate-ekipamendua: kulturala, ikuskizunak, erlijiosoa, unibertsitateak, generikoa, administrazioa).

Nolanahi ere, instrukzioaren arabera ahalmen kutsagarri txikia duen lurzorua kutsa dezakeen jarduera egin den lekuen kasuetan, erabilera-aldaketa aurreikusi bada eta jarduera tertziarioa, komunitate-ekipamendua, leku librea, edo komunikazioak edo azpiegiturak ezarriko badira bertan, eta gizakien osasuna babesteko EBA-B industria-balioak aplikatuko balitzaizkie, ingurumen-organoak, kasuz kasuko azterketa bat egin ostean, lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura abian ez jartzeko aukera aztertu ahalko du. Horretarako, lurzoruen arloan akreditazioa duen erakunde batek sinaturiko azterlan historikoa aurkeztu beharko du sustatzaileak (ikusi Nola joka dezake kasu horretan sustatzaileak?)

1/2013 Instrukzioaren helburua industria jarduerari eusten dioten eta lurzoruaren balizko afekzioaren hartzaile potentzialak sentikortasunik txikienekoak (langile helduak) diren lekuetan lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozeduratik salbuestea da. Azterturiko adibidean, hiri-eremu batean egin den lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat izanik, balizko afekzioaren hartzaileak sentikorragoak dira (hiri-erabilera) eta, ondorioz, eta irizpide orokor gisa, adierazitako instrukzioa ez litzateke aplikatu behar kasu horietan.

Dena dela, aurreko galderaren erantzunean adierazi bezala, informazio xehatuagoa izan eta kasuz kasuko azterketa bat eginez gero, ingurumen-organoak lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozeduratik aske utz litzake historikoki ahalmen kutsagarri txikia izan duten lursailak, gaur egun erabilera sentikorragoak dituzten eremuetan kokatuta egon arren. 

Ez. Ingurumen Sailburuordetzak badu informazio hori. Argitu beharrekoa zera da, udalak, egoerari buruzko informazio gehiago eta eguneratuagoa duenez, badakien lursail horretan otsailaren 4ko 1/2005 Legearen II. eranskinean aurreikusitako lurzorua kutsa dezakeen jarduerarik izan den.

Inbentarioa eta haren ondorengo eguneraketak erabilera handiko tresna informatiboak dira lurzoruak ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko politikan parte hartzen duten eragile guztientzat; esaterako, administrazio publikoentzat, jardueren titularrentzat edo instalazioentzat eta lurzoruaren jabe eta edukitzaileentzat. Hala ere, eta otsailaren 4ko 1/2005 Legeari eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuari jarraiki, arau horretatik eratorritako betebeharrak lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat egotearen ondorio dira batez ere, eta jarduera edo instalazio hori arau hauetako eranskin batean agertu beharko da, ez baita nahikoa jarduera edo instalazio jakin bat onartutako inbentarioan agertzea.

GeoEuskadi bisorean lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lurzoruen inbentarioa kontsulta daiteke, baita inbentario horren zirriborro eguneratua ere.

LURZORUAREN EGOERARI BURUZKO JAKINARAZPENA BERTAN JARDUERA BAT INSTALATZEKO dokumentua izapidetu beharko du eta dagokion laukian jarduera ezagutzen ez duela adierazi.

Lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura ez abiarazteko salbuespenak jarduera industriala gauzatzen den bitartean iraungo du, betiere hura ezartzeko ez bada lurrik mugitu edo azpi-harririk kendu behar.  

Kasu horretan, sailkaturiko jardueraren udal-baimena izapidetzen ari den udalari aurkeztu beharko diozu adierazitako neurri zuzentzailea betetzeaz salbuesteko eskaera bat. Era berean, eskaera horrekin batera 1/2013 Instrukzioan aurreikusitako irizpideak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentuak aurkeztu beharko dituzu, haiek aztertu eta udalak sustatzaileak emandako informazioa egiazkoa dela ziurtatu ostean, ingurumen-organoak erabaki dezan lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura hastetik aske gera zaitezkeen ala ez.

Ez. Lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedura abiarazi behar da kutsagarria izan daitekeen jarduerak eragindako partzelaren espazio osoan.  

Azken aldaketako data:  2014/11/03