Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2012/10/29

Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru sailkatua 2011n 49.424 hektareakoa zen

Sailkatze datuak eta artifizializatze datuak parekatzen baditugu, 2011ko abenduan Euskal Autonomia Erkidekoan 49.424 hektarea zeuden artifizializatuta. Kontutan izanik 2010ko abenduan 49.125 hektarea zirela, 279 hektarea artifizializatu ziren 2011n.

2005etik 2001ra artifizializatutako lurzoru kopuruaren batezbesteko urteko hazkundea 351 hektarea izan da.  Hortaz, aurten artifizializatutako lurzoru hektareen kopurua aurreko bost urteetako batezbestekoa baino txikiagoa da.

BIZITEGIETARAKO LURZORUA

EAEn plangintzak sailkatutako bizitegietarako lurzoruaren azaleraren eboluzioaren zenbakiek 80 hektareetako jeitisiera azaltzen dute azken urtean: 2010ko abenduan ln 20.199 hektarea, eta 2011ko abenduan, berriz, 20.120 hektarea.

Bizitegietarako azalera gutxitu da neurri handi batean plangintzak berraztertu direlako eta datuak zehatzagoak direlako, hau da, hiriguneetan bizitegietarako hainbat lurzoru bideetako sistema orokor gisa sailkatu dira. Hortaz, lurzoruaren "erabilera" aldatu da, eta ez da artifizializatutako azalera gutxitu.

EKONOMIA JARDUERETARAKO LURZORUAREN DATUAK

2011 urte bukaeran EAEn, ekonomia jardueretarako sailkatutako lurzoruak 14.077 hektarea ditu. 2011ko hazkundea 15 hektareakoa izan da. Araban hazi da, 2011n onartu diren berraztertutako plangintzen eragineza.

SISTEMA OROKORRAK:  BIDE EKIPAMENDUAK, TRENBIDEA, PORTUA, AIREPORTUA , OINARRIZKO AZPIEGITURAK

Sistema orokorretarako lurzuroaren eboluzioa aztertzean, "eremu askeetarako" eta “ibai ertzetarako" bideratutakoak baztertu dira, kategoriok ez baitira aldatu.

“Sistema orokorretarako” lurzorua 342 hektarea hazi da, eta horietatik ia 230 bideetarako lurzoruari dagokio.  Alde batetik, Bizkaian hazi da, non plangintza orokorren berrazterketek eragin handia izan baitute, eta bestetik, Gipuzkoan, non Urumeako autobide berria plangintza batzuetan jaso baita.  Halere, hazkundearen zati batek ez dakar artifizializatutako azalera handitzea, lehen bizitegietarako eta ekonomia jardueretarako sailkatutako azalera baitzen.  

Informazio gehiago: