Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

31. Sare Intermodal eta Logiskikoaren Lurralde Plan Sektoriala

Ekintza Bukatuta
Informazio gehigarria

Ekintza hau ez da bukatua izan. Datozen Legealdietan abian jarri ahal izango da.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Plan honen helburua da salgai eta bidaiarien truke modalerako nodoen, logistika-eremuen eta guneen motak definitzea. Sare intermodal eta logistikoa da, hain zuzen ere, salgaiak trenbidez garraiatzeari benetako bultzada emateko helmen estrategiko handieneko tresna. Asmo horrekin, hauek dira jarduera honen helburu zehatzak:

- Garraio arrazoizko eta iraunkorra bultzatzea.

- Lehiakortasun ekonomiko handiagoa sortzea, enpresei logistika-baliabide errazagoak, eraginkorragoak eta merkeagoak emateko.

- Zona horien kokaleku egokienak identifikatu, horien azalerak eta ezaugarri funtzionalak aztertu eta, azkenik, kokaleku-aukerak zehaztea EAEren beharrizan eta helburuei erantzuteko proiektuen arabera (daudenak zein egin beharrekoak).

- Ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorra eta gizartearen ikuspuntutik orekatua izango den sare intermodal eta logistikoa planifikatzea.

Aurrekariak

Euskadiko Garraio Iraunkorraren Plan Zuzendariak, Gobernu Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onetsiak, Plan hau landu eta onestea jasotzen du bere helburu, estrategia eta jarduera-ildoen artean.

Planaren Aurrerapena 2003. urtean idatzi zen, bai eta hasierako onespenerako dokumentu bat egin ere; azken hori berridatzi egin behar da, ordea, ingurumenean izango duen eragina ebaluatzeko txostenen eta Euskadiko Garraio Agintaritzaren txostenen ondotik.

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, batez ere.
  • Bigarren mailan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Izapidea egiteko orduan, hots, Aurrerapena landu ostean, hasierako onespena emango zaio; ondoren, behin-behineko onespena eta, azkenik, behin betikoa, dekretu bidez. Izapidetze-prozesuan, orobat, esku hartzen duten administrazioen entzunaldi fasea aurreikusi da, baita jendaurrean jartzeko aldia ere, egoki irizten dizkieten ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten.

Eraginak

Araudian eragina

Plana dekretu bidez onetsiko da behin betiko, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeko 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Behin betiko onespenera iritsi arte aurreikusi den aurrekontua: 200.000.- €.

  • 2010 urtea: 100.000.- €
  • 2011 urtea: 100.000.- €

Gerta daiteke Planak finantzaketa berria edo finantzaketa osagarria behar izatea aurreikusitakoaz (aurrekontuetan finkatutakoa) gainera, haren izapidetzearen arabera, batetik, eta jendaurreko informazio- eta entzunaldi- izapideen ondorioz zein Lurralde Antolamenduko Batzordeak eta Euskadiko Garraio Agintaritzak egindako txostenen ondorioz egin behar izan daitezkeen aldaketen arabera, bestetik.

Plana organo sustatzailearen ohiko aurrekontuarekin gauzatuko da, nolanahi ere.

Beste jardueretan eragina

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak esku hartuko du, Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenen bitartez.

Erakunde harremanetan eragina

Estatuko Administrazio Orokorrak, foru-aldundiek eta udalek parte hartuko dute Plana lantzerakoan.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2014
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnosia eta esparru estrategikoa2010/09/012011/05/31Bukatuta
Plana prestatzeko fasea2011/06/012011/12/15Bukatuta

Burutu gabeko faseak

FaseakAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Plaa onartzeko fasea2011/12/162012/11/30Aribidean
Plana garatzeko fasea2012/12/012014/12/31Hasi gabe
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05