Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

47. Nekazaritzaren eta elikaduraren euskal sektorea sustatu eta hari balioa emateko kanpaina.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Ekonomiari edo BPGari egiten dion ekarpenaz gainera, nekazaritzaren eta elikaduraren euskal sektorea sektore estrategiko gisa ere hartu behar da aintzat, ez bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzak iraungo duela eta hemendik kanpo lehiakorra izango dela bermatzeko ahalik eta elikagai gehien ekoizteko beharrizan saihestezina dela medio, baizik eta, baita ere, gure gizarteari balio kalkulaezineko ekarpenak egiten dizkiolako, hala nola:

  • Euskadi bere nekazaritzarekin identifikatzea: gastronomia, tradizioak, paisaia, kulturaren iraupena (euskara gordetzea, besteak beste).
  • Ingurumena eta ingurunea mantentzeko eginkizuna: ura finkatzen, lurra higatzea saihesten, CO2 atzematen, biodibertsitateari eusten eta ekosistemak babesten laguntzen baitu, besteak beste.
  • Nekazaritzako lurzoruaren kudeaketa (EAEko lursailen % 85).
  • Landa ingurune biziari eta landa eta hiri inguruneen arteko biztanle-orekari eusten laguntzea.

Hala eta guztiz ere, euskal gizartea industriaren eta zerbitzuen sektoreari uztartutako garapen ekonomiko zabalean oinarrituta dagoenez gero, nolabaiteko distantziarekin begiratzen dio lehen sektorearen lanari; hori dela bide, ez da guztiz barneratu hark dakartzan balioen eginkizun anitzen multzoa.

Horrek oso ondorio txarrak dakarzkie sektoreko langileei, autoestimuari eta atsekabeari dagokionez, batez ere (are gehiago luzaroan errentagarritasun txikia lortzen ari direla kontuan hartuta). Hala, bada, egoera hori nekazaritzaren jarduera bertan behera uztea eta belaunaldi berrietan txandarik ez hartzea eragiten ari da, eta, epe luzera, arriskuan jarriko du gure herrialdearentzat ezinbestekoa den sektore hau, hazkunde eta ekarpen ekonomiko handia egin baitiezaioke.

Oso garrantzitsua eta oso komenigarria da, beraz, euskal gizartea sektorearen izaera estrategikoaren inguruan sentsibilizatzera zuzendutako eskala handiko kanpaina iraunkor bati ekitea, baita sektore horrek dakartzan ondasun publiko eta mozkin sozioekonomikoen inguruan ere.

  • Euskal gizarteari jakinaraztea zer eginkizun duen benetan ere nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreak, eta zer kanpo-eragin onuragarri dakartzan (batez ere lurraldearen kudeaketa iraunkorrari dagokionez).
  • Sektorearen irudia hobetzea.
  • Sektoreko profesionalen autoestimua eta harrotasuna areagotzea, sektorea dibertsifikatzeko lanean esku har dezaten eta paisaia zein ingurumena babesteari dagokionez dakartzan balioen jakitun izan daitezen.
  • Jende gazteak lehen sektorean lan egitea bultzatzea.

Aurrekariak

Jarduera hau lehentasunezkotzat jo zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Legebiltzarrean bere sailaren Jarduera Ildoak aurkezteko egindako agerraldian (2009ko ekaina).

Gainera, honako hau adierazten du, hitzez hitz, aurreko legegintzaldiko Legebiltzarraren xedapen batek (lehen sektorearen irudia hobetzeko kanpainari buruzko legez besteko proposamena, 2007ko martxoaren 5ekoa):

”Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:

- Landu dezala, 2007. urtean zehar, komunikazio- eta hedapen-kanpaina bat lehen sektorearen irudia hobetzeko, landa-inguruneko sare sozioekonomikoa mantentzeko ingurumen-eragilea eta ezinbestekoa den heinean.

- Gure Autonomia Erkidegoan ingurumena errespetatzen duten eta kalitatezkoak diren produktuak sustatzeko egiten diren kanpainetan aitor dadila lehen sektorean lan egiten duten pertsonen lana ere.

- 2006. urtearen amaieran ‘EAEko nekazaritza ezaren’ kostuari buruzko azterlana berriro ezagutarazi dezala; txosten horrek aldarrikatzen baitu lehen sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan elementu estrategikotzat jo behar dela”.

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Kanpaina abian jarri aurretik Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan (Nekazaritza eta Elikagaigintzako Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea, 92. artikulua) aurkeztuko zaie sektoreko agente nagusiei, haren edukiak nahiz hedatzeko modua aztertu eta beren ekarpenak aintzat hartze aldera.

Eraginak

Erakunde harremanetan eragina

Hiru foru-aldundietako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza sailen arteko lankidetza bultzatuko da.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

Burutu da lehen fasea (2011ko martxoan), publizitate-kanpainarena. 2011. urtea amaitu baino lehen kanpaina osatzeko asmoa dago ordea, prentsa idatzian eta bestelako hedabideetan kanpo-publizitatea eginez.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/12/01Bukatuta
Garapen-aldia2011/03/142013/12/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
Azken aldaketa: 2016/10/05