Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Fecha de la última modificación: 18/11/2005

Ingurumen Hezkuntzako Materialak
Eskola baratzea
Lehen hezkuntza. D.B.H.

				azala

Eskola–baratzea (termino honen barruan baratzearen inguruko jarduerez gain, lorazaintza, zuhaitz–mintegiak, parke botanikoak, eta abar ere sartzen dira), baliabide bikaina dugu ikastetxeak ikasleei —gehiengoa hiritarra— euren natur inguruneari buruzko esperientzia anitz izatea ahalbidetuko dien leku bihurtzeko, ingurunearekin ditugun harremanak eta menpekotasunak ulertzeko, eta ingurugiroa zaintzeko eta ingurugiroaz arduratzeko jarrerak eta hazturak praktikan jartzeko; horiek guztiak oso esperientzia interesgarriak dira, Ingurugiro Hezkuntzan funtsezko gaitasunak garatzeko.

Hemen aurkezten ditugun materialen helburua, Ingurugiro Hezkuntzako oinarrizko edukiak lantzea da, abiapuntu bezala eskola–baratzea bezalako hezkuntza–baliabide interesgarria eta bizigarria hartuz. Ikasleei euren lana bakarka antolatzea erraztuko dien materiala izatea lortu nahi du, eta horretarako, informazio nahikoa emango zaie jarduera desberdinak garatzeko, hala nola nekazaritza–zereginak, antolamendu– eta kudeaketa–mailako gaiak, esparruko behaketak, eta abar.

Karpeta honetan planteatzen diren 23 fitxetan, gai nagusia eta proposamen bakoitzak bete nahi dituen helburuak aurkituko ditugu, baita helburu horiek bete nahi badira, ikasle bakoitzak garatu beharko dituen jarduerak eta prozedurak ere; zenbait kasutan, jarduera osagarrien adibideak eta ideiak azalduko dira, lana zabaltzeko edota edukietan sakontzeko interesgarriak gerta daitezkeenak.



Pdf formatuko dokumentua:
Eskola baratzea (3.210 kb)