Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Bilboko udalerriko Txurdinagan 48 etxebizitza tasatuko sustapenean izen emateko epea irekiko da 2018ko ekainaren 25etik uztailaren 6a bitartean

Bilboko udalerriko Txurdinagan 48 etxebizitza tasatuko sustapenean  izen emateko epea irekiko da 2018ko ekainaren 25etik uztailaren 6a bitartean

2018ko ekainaren 22an Bilboko udalerriko Txurdinagan 48 etxebizitza tasatuko sustapena erosketan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan: 

  • Diru-sarrerak: 2016. urtean, 12.000 euro (gutxieneko muga) eta 50.000 euro (gehieneko muga) arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea. Mugikortasun murriztua duten desgaituak edo desgaitu psikikoek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima direnek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.
     
  • Errolda: titular izango den batek Bilboko udalerrian erroldatuta egon beharko du.
     
  • Udalerria: izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbao izan beharko da.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2018ko ekainaren 25a eta uztailaren 6a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa http://www.etxebide.euskadi.eus/ web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Kale Nagusia 85 - 6. Solairua 48011 - BILBAO.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Kale Nagusia 85, 48011 – BILBAO

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.