Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2015/03/12

Basauri udalerriko Sarratu auzoko erosketako sustapenean izen emateko epea irekiko da 2015eko martxoaren 13 eta 27a bitartean

Martxoaren 12an Basauri udalerriko Sarratu auzoan babes ofizialeko 65 etxebizitzako sustapena erosketan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Diru-sarrerak: 2013. urtean, 9.000 (gutxieneko muga) eta 39.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.

  • Errolda: eskaerako titular batek gutxienez 2 urtez Basaurin erroldatuta egon behar du Agindu hau argitaratzen den datan. Hala ere, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak esleituko dira lehenik eta behin, 2 urteko antzinatasunik gabe Basaurin erroldatuta dauden gainontzekoen artean esleituko dira eta azkenik erroldatuta ez dauden etxebizitza eskatzaileen artean.

Esleitzeko prozeduari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2015eko martxoaren 13 eta 27a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Gran Vía 85, 5.– 48011 Bilbao
  • Aurrez aurre:
    • BIDEBI Lehendakari Agirre 61, behea - Basauri
    • Zuzenean – Gran Vía 85 – 48011 Bilbao.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.