Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2015/03/20

Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren webgunea eduki berriz eguneratu da

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak (EEB) Interneteko ataria eguneratu du diseinu eta funtzionalitate berriak emanez herritarrei ematen dien zerbitzua hobetzearren. Gaurtik aurrera, EEBren azken argitalpenak edo azken albisteak eta berrikuntzak ezagutu nahi dituzten pertsonek webgune berrian egin ahal izango dute.

Orain arte zeuden funtzionalitateak baztertu gabe (bloga, newsletterra...), Behatokiaren Informazio Geografikoko Sistema eguneratu da GeoEuskadi atariaren bidez; horri esker, izan ere, Euskadiko informazio geografikoa eskuratu ahal da etxebizitzaren geruzak gehitzeko. 

Etxebizitzaren Euskal behatokiak txostenen diseinua hobetu du 2014an, bai alderdi estetikoan, bai edukietan, eta ahalegin berezia egin du eskuratzen errazagoak eta zehatzagoak izan daitezen. Horrela bada, etxebizitzaren arloko 25 txosten egin dira Eusko Jaurlaritzaren estatistika ofizialeko planaren etxebizitzari buruzko atala eta Erregistratzaileen Elkargoaren Erregistro Estatistika garatzeko. 

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren jarduera globalak ebaluatzeko bost txosten ere egin dira; horietan alokairu-politika eta zaharberritzeko jarduera ebaluatzeko txostenak nabarmendu behar ditugu. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, orobat, 21 azterlan espezifiko ere egin ditu, askotan 2013-2016rako Etxebizitzaren Plan Zuzentzailean hartutako konpromisoen ondorioz. 

Jarduera hori guztia dela eta, EBBren webguneak eta blogak bisita gehiago izan dituzte 2014an aurreko urtean baino, % 34,4 gehiago zehazki. 

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko organoak, 20 urte baino gehiago daramatza Euskadiko etxebizitzaren arloko informazioa emateko eta eskura jartzeko lanean.

 

Euskal Etxebizitzako Behatokia

Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren 2014ko jardueren memoria