Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2011/09/23

EcoEuskadi 2020

URA Uraren Euskal Agentziak parte hartu du Ecoeuskadi 2020an Euskadiren Garapen Jasangarrirako Estrategia

Ecoeuskadi 2020 Patxi Lopez Lehendakariak 2009ko ekainean egindako Urdaibaiko adierazpenean du oinarria. Honen bitartez garapen eredu berri bat bultzatu nahi zen iraunkortasunaren ikuspegia sektore-politiketara eta ekintza publikoetara eramateko

Estrategia hau sortzeko lau mila pertsona baino gehiagok hartu dute parte eta hamar mila talde lan ordu baino gehiago jardun dira, natura desberdinetako foroetan lehen aipatutako iraunkortasun ikuspuntu hori ekintza publiko guztietan barneratzen joan dadin.

Parte-hartze handiko eztabaida hau Euskadik 2020ra begira aurretik dituen erronkak zehazteko balio izan du eta 9 helburu estrategiko ezartzeko.

  1. Euskadi ekonomia berritzaile, lehiakor, eko-eraginkor eta ireki batean bihurtu, ezagueran, sormenean, lankidetzan eta eskumenetan oinarritua.
  2. Euskadi guztiz integratzaile eta bateratua finkatu, lanean, hezkuntzan, prebentzioan eta elkartasunean oinarritua.
  3. Babes sozialerako sistemak indartu garapen harmoniko osasungarri eta parekatua bermatzen jarraitu dezaten
  4. Gure baliabide naturalak eta biodibertsitatea mantendu lurraldearen, azpiegituren ekipamenduen eta etxebizitzen plangintza adeitsu eta orekatu batetik hasita.
  5. Energiaren beharra murriztu, batez ere erregai fosiletatik datozenak, berotze efektua handitzen duten gasak eta klima aldaketa murriztuz.
  6. Mugikortasun integratu baterako eredu berria garatu, jasangarriagoa, lurraldearen barne antolaketa bultzatzen duena eta kanpo loturak bultzatzen dituena lehiakortasun baldintza hobeetan
  7. Balore eta hezkuntza sistema landu, eskola-arrakastaren helburura zuzendua, malgua eta lan merkatuak eskatutako gaitasunei zuzendutako edukiekin.
  8. Administrazio Publiko eraginkor, berritzaile, erabiltzeko erraza eta gizartearentzat garden dena.
  9. Euskaditik Milurteko helburuetan lagundu, eta orokorrean, nazio txiroenen  garapen iraunkorrean.

Urrian aurkezpena europan.

 Urrian Eusko Jaurlaritzak EcoEuskadi 2020 Europar Batzordearen aurrean aurkeztuko du. Garapen Iraunkorraren Estrategiak, Euskadi Europako Europako eskualde garatuenetarikoen artean kokatzea baliatuko du eta tokiko esparruan garapen estrategien diseinu eta gauzatzean erreferente bihurtzea.

 EcoEuskadi 2020 egiteko erabili den kudeaketa eredu irekia eta partehartzailea etorkizuena hor jarraitzeko ideia dago, Garapen Iraunkorrerako bulego batekin. non Euskal erakunde publikoak hartuko duten parte, eta Garapen iraunkorrerako foro batekin, iraunkortasunarekin dagoen konpromisoarekin jarraitzeko helburua daukana, estrategiaren informazio, eztabaida eta jarraipen gunea izanez

Informazio gehiago