Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2011/09/08

VIII. Erreka Eguna Legazpin

URA, Uraren Euskal Agentziak, Legazpiko Udalarekin parte hartzen du Legazpiko VIII. Erreka Egunean

Erreka Eguna Legazpin 2004tik aurrera urtero garbiketa-lanak egiteko 100 pertsona baino gehiago biltzen dituen ekintza da.

Proiektu hau Agenda 21ko parte-hartze foroetan jaio zen. Helburu bezala ingurumen osasungarria eta gizarte elkar lotua, solidarioa, arduratsua eta parte hartzailea lortzea duten batzar horietako batean, herriko ikastetxeetako ikasleek erreka garbitzeko eguna antolatzea proposatu zuten. Ekimen hori begi onez hartu zuten eta bertan parte hartzea erabaki zuten herriko beste erakunde batzuk, hala nola, CEIDA, Lenbur, Ur Kontsortzioa, Katagorri elkartea, udaletxea,….

Orain hondakin-urak eta industriako urak araztu egiten dira eta horri esker orain erreka lehen baino garbiago dago; hala ere, ohikoa da errekan bestelako hondakinak ikustea: plastikoa, metalak... Horregatik antolatzaileak egun honetan parte-hartzera animatu nahi zaituzte eta horrela gure ingurunea garbi mantendu.

Erreka egunaren zortzigarren edizio hau irailaren 24an, larunbata, goizeko 11:00etan egingo dugu.

Izen-ematea Lenbur Fundazioaren egoitzan nahiz Legazpiko udaletxean egin ahal izango da, edo baita Legazpiko Udalaren web orriaren bitartez. Azken eguna: irailak 16.