Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2011/10/24

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak Euskadiko Kantauri Isurialdeko Lehortearen kudeaketarako Plan Berezia abian jarri dute aurre-alertarako fasean.

Orain arte, ur hornidura bermatua dago Euskadiko Kantauri Isurialdeko sistema garrantzitsuen ur erretserbekin. Hala ere, sistema txikienen artean izan zitekeen estutasunen aurrean, ur hornidura sistemen arduradunei gomendatzen zaie lehentasunezko kontsumoak mugatzea. Eta honekin bateram, uraren kalitatearen kontrolei dagokionez arreta oraindik gehiago ere indartzea.

Euskadiko Kantauri Isurialdeko Lehortearen kudeaketarako  Alerta-Plana eta Balizko Lehorte egoeratako Akzio Plan Berezia- aktibatu ostean. CHC-k eta URA-k inplikaturiko gainerako administrazio publikoei idazki bati igorriko diete berehala. (Foru Aldundiak, Udaletxeak, ur hornidura kudeatzen duten entitateak).

Plan bereziaren aktibazioa aurre-alerta mailan emango da momentuz.

Hartu beharreko neurrien artean, uraren esparruan eskumenak dituzten administrazioak eta ur hornidurarako sistema guztien arduradunak informatzea dago: Ibaien ur-etorrien jaitsiera dela-eta uraren kontsumoa murriztu beharraz batez ere, nahiz eta sistemek ur hornitzeko gai izan oraindik.  Helburu nagusia kontsumorako uraren kalitatea eta ekosistemen kontserbaziorako ibaietan ur-etorri nahikoa bermatzean datza. 

Inplikaturiko administrazioekiko komunikazioetan. CHC-k eta URA-k lehentasunezko ez diren uraren erabilpenak murritz daitezen gomendatzen dute; esate baterako lorategien ureztatzea, kaleen ur garbiketa edo eta lehentasun ezeko beste erabilpenak. Baita ur aurreztera lagun zezaketen beste neurri posibleak ere.

CHC eta URAko zerbitzu teknikoek jarraipen estu  bat egingo dute gaurko egoera honi, abian dauden kontrolerako sare ezberdinek ematen duten informazioa kudeatuz.

Egungo egoera hau,  aurten agorraldi haustura deritzonaren atzerapena dela eta ematen ari da. Udako agorraldia bukaera edo haustura hau normalean iraila eta urria bitartean ematen ohi da. Baina aurtengo udazkena oso-oso lehorra izaten ari da eta egoera honek gure ibaien ur-etorrietan isla zuzena du. Dena dela, euri prezipitazioen eboluzioak hurrengo egun edo astetan hartu beharreko neurriak zeintzuk diren baldintzatuko du.

Bestaldetik, arroak aurkezten duen  ur erretserben erreferentzia kontuan izanda, badirudi epe laburrean ur hornidura bermatzeko gaitasuna mantendu ahal izango dela Euskadiko Kantauri isurialdeko  sistema urbano garrantzitsuenetan.

Dena dela, ur hornidura sistema txikiagoetan gehien bat, suerta liteke herri konkretu batek larrialdietarako ponpaketa edo ur bilketaren bat behar izana, haren sistemetan normalean izaten den ur kopuruaren murrizketagatik. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak  ur hornidurarako sistema hauen arduradunei gogorarazten die ur bilketa berezi  hauetarako baimena eskatu beharra dagoela. Honen harian, CHC eta URAn jasotako eskakizun guztien kudeaketa azkartu egingo da, larrialdi egoera honi erantzuna ondo eman ahal izateko.

Ur erabiltzaile oro eta populazio osoari gogorarazten zaio ura errekurtsoaren zentzuzko erabilpenerako joerak barneratzea komenigarria dela. Lehorte edo agorraldi sasoiz kanpo ere kontuan izatekoa, ura alferrik galtzen ez usteko errekurtso eskas gisa ikustearen garrantzia azpimarratzen da.