Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Gorlizeko Uratloia

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Gorlizen egin zen Uraren Euskal Agentzia-URAk sustatutako URATLOIAK 2012 ekimenaren azken proba.

Partehartzaile kopuru handia bertaratu zen, 160 “uratletak” eman zuten izena, nahiz eta, azkenean, 140 izan Gorlizeko hondartzetan prestatutako abenturan murgildu zirenak. 140 horietatik 30 gaztetxo izan ziren.

Azpimarratu beharra dago lehenengo aldia dela “aquatlon” motako ezaugarriak dituen proba bat hondartzan egiten dela.

Hondartzara egun zoragarria igarotzeko hurbildu zirenak ere proba ikusgarri honekin gozatzeko aukera izan zuten.

Asier de la Torre izan zen probaren irabazlea mutiletan, hiru Uratloietan parte hartu duen kirolaria. Nesketan Susana Garciak irabazi zuen.

Azken eguneratzea: 2012/08/03