Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Babes Markoa : Natura 2000 Sarea

Datu Nagusiak

Mota:
Babes Markoa
Arloa:
Europakoa
Erakunde Arduraduna:
Europako Batzordea

Deskribapena

Habitat naturalak eta basa-landaredia eta fauna zaintzeari buruz Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE zuzentarauaren, eta zuzentarau hori aurrerakuntza zientifiko eta teknikoetara egokitzeko (batez ere lehenengo Zuzentarauaren I eta II. Eranskinak aldatzea) urriaren 27an emandako 97/62/EEE Zuzentarauaren helburua da Tratatua aplikatzen den Europako estatu kide guztietako lurraldeetako biodibertsitatea bermatzea, habitat naturalak eta basa-landaredia eta fauna zainduz. Zuzentarauaren babesean hartzen diren naurriak garrantzi komunitarioko habitat naturalak, eta landaredia eta fauna zaintzeko izango dira.

Aipatutako helburua lortzeko Zuzentarau honek duen tresna nagusia Europa mailan bereziki babestu beharreko guneen Sare Ekologikoa da, "Natura 2000" izenekoa.  Sare honen barruan daude Zuzentarauaren I. Eranskineko zerrendan ageri diren habitat naturalak dituzten lekuak, eta II. Eranskineko landaredia eta fauna dituztenak. Azkenik, Natura 2000 Sare honen barruan daude ere, lehenagoko beste zuzentarau batean, 79/409/EEE Zuzentarauan, aipatutako hegaztientzako babes bereziko eremuak ere.

Natura 2000 Sarea sortzea eginkizun handia da; batetik, eskatzen du EBko 15 estatu kideek parte hartzea eta, bestetik, komunitate mailan lekuak oso zorrotz aukeratzea. Bigarren horretarako, Europako Batzordeak hiru fase ditu ezarririk:

Aurretiko fasea: Estatu bakoitzak zerrendak egitea

Estatu kide bakoitzak interes komunitarioko habitat eta espezie guztien ebaluazio zientifiko zehatza egin behar du. Hortik abiatuta, eremu garrantzitsuak mugatzen dira, eta Europako Batzordeari aurkeztuko zaion Estatuko Zerrenda batean proposatzen dira. Leku horiei ebaluazio bat egiten zaie aurretiaz, ordezkatzeko gaitasuna, kalitate ekologikoa, urritasuna, azalera eta beste hainbat faktore kontuan hartuz.

Adoste fasea: Batasunaren Garrantzizko Lekuak zehaztea

Fase honetan, Natura 2000 Sarean sartuko diren Batasunaren Garrantzizko Lekuak zehazten dira. Estatuko Zerrendetan proposatutako leku guztiak baloratzen dira, ezarritako irizpide komunei jarraiki leku bakoitzaren balio erlatiboa finkatuz.

Azken fasea: Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzea

Batasunaren Garrantzizko Leku bat hautatzen denean, estatu kideak beharturik daude Kontserbazio Bereziko Eremua izendatzera, sei urteko epean, era berean, leku horiek babestu eta kudeatzeko beharrezko neurriak finkatzen dira.

Bestalde, Hegaztien Arteztarauak mehatxatuen dauden hegaztiak eta hegazti migratzaileak babesteko lekuak izendatzen ditu. Babesa ez da espezie horietara eta euren arrautza eta habietara mugatzen: bizileku dituzten habitatak ere barne hartzen ditu, eta garrantzi berezia ematen zaio hezeguneak babesteari. Estatu kideek Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak fase bakar batean izendatzen dituzte, eta aukeratutakoak zuzenean Natura 2000 Sarean sartzen dira.

Izendapenak / Sailkapenak