Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Babes Markoa : Biosfera-erreserbak

Datu Nagusiak

Mota:
Babes Markoa
Arloa:
Mundukoa

Deskribapena

UNESCOren MaB Proiektua (Man and Biosphere- Gizakia eta Biosfera) 1971n sortu zen gobernuen arteko egitarau bezala, UNESCOk koordinatuta, biosfera planetarioan ematen diren egoera bioklimatiko eta geografiko guztietako gizakien arteko harremana eta ingurugiroa aztertzeko. Helburu orokorrak honako hauek dira: natur sistemak eta gizakiaren haienganako eragina ezagutzeko oinarri zientifiko bat sortzea eta Baliabideen gestiorako gaitasuna ematea. MaB egitaraua aitzindaria izan zen garapenari eta gizakiari lotutako natur baliabideen kontserbazioa kontuan izaten.

MaB Egitarauaren Biosferaren Erreserbak kontserbaziorako interesgarriak dira natur eta kultur balio handia dutelako, baina, bestetik, jendea bizi den lekuak dira, eta bertan garapenak berebiziko garrantzia du. Horrexegatik, Biosferaren Erreserbek oinarrizko hiru funtzio hauek bete behar dituzte:

  • biodibertsitatea eta ekosistemak egoera onean mantentzea;

  • bertako herriaren bizi baldintzak hobetzea baliabide naturalak ustiatuz, baina naturaren kontserbazioarekin bateragarria izango den moduan;

  • ingurugiroaren ikerketa, hezkuntza eta prestakuntzari laguntzea nazioarteko sare barruan dauden erreserben arteko informazioaren trukearen bidez.

 

Lekuak

Izena Leku kodea Izapidearen Egoera
Urdaibai ES213001 Izendatua