Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Sailkapen Sistema : Espazio Natural Garrantzitsuen Katalogo Irekia

Datu Nagusiak

Mota:
Sailkapen Sistema
Arloa:
EAE

Deskribapena

Katalogo honetan Euskal Autonomi Elkarteko zenbait ekosistemen lagin adierazkorrajasoten da, helburu honetarako ondoen zainduta daudenak hautatu direla hain zuzen.

Hautaketa honetan gure lurraldean zehar orohar zabaltzen diren habitaten laginak ditugu. Kasu horretako adibide ditugu ibai-tarte batzuek uhaska, ibaiondoko baso, soto, ibar etagure ibaisareko uraldeko lautada guztiak brdezkatzen dituztela. Gauza bera esan beharra dago bertako landarediko basoei buruz, hauen banaketa gure geografian zehar barreiatuta baitago.

Katalogoan, era berean, adierazitako kokapenean ordezkaritza bakarra duten espazio edo enklabeak ere jaso dira, beraz, Elkartearen barruan ekosistemako ordezkaritza bakarra dira, barnealdeko eremu heze batzuk, esaterako.

Besteetan, ekosistema bat ordezkatuta agertzen den tokirik gehienak izan dira kontutan hartu direnak, bakoitzaren berenezko balioak kanpoan uztea galerazten baitu. Padurak, hareatzak eta euskal itsasadarretako marearteko lokatzak adibidez.

Orohar, ezaugarri abiotiko eta biotikoak (geologia, geomorfologia, fauna, flora, paisaia, etab.) elkarrekin lotuta naturaren aldetik balio bereziko eta edertasuneko eremuak osatzen dituzten espazioak hautatu dira. Gehienetan, salbuespenak salbu, ez ditugu abiotikoa solik den neurri baten arabera nabarmen diren espazio edo enklabeak aurkituko, honela gure Elkartean geologia eta geomorfologiaren aldetik interesgarri diren puntuetako asko edo unitate hidrogeologiko handietako asko, hauek hautatutako espaziorik ez direnean, kanpoan geratuko lirateke eta, beraz, helburu zehatz honekin diseinatutako berariazko katologoetan baino ez ziren agertuko.

Labur esateko, katalogatutako espazioek honako habitat hauek batzen dituzte: kostaldeko amildegiak, hareatzak eta dunak, padurak, marearteko lokatzak, marea-zabalu-neak, irlak, itsasertzeko haitzarte eta errekak, barnealdeko hezeguneak (hauen artean ezaugarri ekologiko garrantzitsuak garatu dituzten urtegiak), mendizerra handi eta mendikateak, enklabe erriliktikoak, muino eta haran inguruak, etab. Ibai batzuetako tarte adierazgarriak, nekazal-eremuko edo espezie aloktonoen baso-ustiapen intentsiboekin tarte-katutako basoak, flora eta faunako espezie na-barmenak dituzten enklabeak, jatorrizko biozenosiaren ordezkari onak eta elementu azpimarragarriak dituzten mendi-eremuak ere jaso dira.

Erreferentzia fisiko eta geografikoak oinarritzat hartuta, hala nola altuera, marearen kota, uraldeko ibarra, ur-geruzaren hedadura; edo botanikoak, hau da, landaredi-komunitate zenbait egotea eta hauen hedadura, hemen mugatzen direnak  espi:lzio hau bereziki baliotsu izanarazi egin duten ezaugarri naturalistikoak batzen direneko eremu zehatzak dira.

Mugaketa honen faktorerik nagusienetako bat landare-estalkia da, eta honen arabera taiutu dira ingurumenetako asko, jatorrizko biozenosien azalera adierazkorrak gorde dituzten lurrak batuta gera daitezen. Arreta berezia eman zaie ari gatzazkion lurraldearen barne banaketa isolatua duten habitatei. Ingurume hauek, beraz, natura-komunitateen ordezkaritza oneko «guneak» jasoten dituzte.

Katalogatutako espazioen luze-zabalerak, halaber, aldakorra da oso, mendi-eremu handietatik hektarea gutxiko enklabe txikietaraino. Honen ondorioz, enklabe txikiak gehiegi murrizteko arriskuan gaude, antzeko ezaugarriak dituzten beste espazio batzuekin edo bere bizia inguru hurbileren menpe dutenekin lotzeko aukera ukatuz. Aitzitik, giro desberdinak aurki ditzakegun mendi-espazio handiek sakabanatuago dituzte euren natura-balioak.

Beraz, ez da enklabe hauen eta lurraldea osoan antolatzean babes bereziaren gai izan behar duten eremuen artean erlazio zentzu-bakarra ezarri behar, hemen deskribatutatik at edo inguru hurbilean dauden eremuak baitaude tratamendu berezia ere behar dutenak, jasotako espazio handiek, aldi berean, helburu eta babespen-maila desberdinak atxiki dakizkiekeen eremu zehatzagoak har baititzakete.

Era berean, mugaketa guztiak arestian aipatutako irizpideen araberakoak ez direla adierazi behar da, natura babesteari buruzko legediaren arabera Parke Natural izendatu diren espazioekin gertatzen den bezala, deklarapena egiteko dagozkien Oekretuetan jasotako mugaketa gorde detako, ordea. Espazio hauek aipatutako eremu nabarmenenak ez ezik esaterako nekazal izaerako beste eremu batzuk ere hartzen dituzte, lehenengoekiko egiteko erabat garrantzitsua betetzen dutenak.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren kasuan, ostera, bere luze-zabaleragatik eta eremu hirituak ere batzen dituenez, enklaberik azpimarragarrienak  zerrendatu dira eta, liburu honekin batera doakizun mapan marra batez inguratu dira, Erreserbaren mugaketa adierazten duena hain zuzen, guztia bera da eta balio ukaezinezkoa eta kudeaketarako esparru egokia (arro hidrografikoa).

Lekuak

Izena Leku kodea Izapidearen Egoera
Gibijo eta Arkamoko mendizerrak 56 Izendatua
Adarra-Usabelartza 45 Izendatua
Aginagako urtegia 39 Izendatua
Aiako Harria-Urdaburu 49 Izendatua
Aitzuri Lurmuturra (Mendata)-Zumaia kostaldea 28 Izendatua
Aizkorri, Alzania, Urkilla-Elgea eta Zaraia mendizerrak 52 Izendatua
Andutz mendia 32 Izendatua
Aralar-Lizarrusti 54 Izendatua
Araxes, Jazkugaņe eta Basabe haranak 53 Izendatua
Area del Lago de Arreo 68 Izendatua
Area del monte Jaundel 86 Izendatua
Area Natural del Esperal (Laguardia/Lapuebla de Labarca) 93 Izendatua
Armintza-Bakio 11 Izendatua
Arno mendia-Olatz 27 Izendatua
Atxulondo-Abaloz 43 Izendatua
Barranco del Prado (Faido) 85 Izendatua
Barrancos de Sollube-Garbola 13c Izendatua
Barrancos de Sollube-Garbola 13a Izendatua
Barrancos de Sollube-Garbola 13b Izendatua
Bidasoako padurak eta terrazak 48 Izendatua
Bosque de Lizarrusti 55 Izendatua
Carrascal de Arta (Orbiso) 83 Izendatua
Carrascales en Fontecha y Comunisn 74 Izendatua
Carrascales secos en la Rioja Alavesa 89 Izendatua
Embalses de Ulivarri-Gamboa y Urrunaga 60 Izendatua
Encinares de la Margen derecha de la rma de Mundaka 18 Izendatua
Encinares de la margen izquierda de la rma de Mundaka 15 Izendatua
Ganekogorta mendia 07 Izendatua
Garate-Santa Barbarako artelatza 35 Izendatua
Gaztelugatxe-Matxitxako 12 Izendatua
Getariako San Anton (Sagua) 31 Izendatua
Gorbeia mazizoa 14 Izendatua
Gorliz-Armintza 10 Izendatua
Gorostiaga Mendia (Satui) 51 Izendatua
Haranerreka 33 Izendatua
Hernio-Gatzume 42 Izendatua
Inurritzako dunak eta itsasadarra (Zarautz) 37 Izendatua
Isla de Izaro 16 Izendatua
Izarraitz 34 Izendatua
Jaizkibel mendia 47 Izendatua
Karakate-Irukurutzeta-Agerre Buru 36 Izendatua
Laguna de Olandina (Apellaniz) 72 Izendatua
Lagunas de Laguardia 91 Izendatua
Lea itsasadarra 23 Izendatua
Leitzaran ibaia, ibaiertzak eta basoak (Biotopo babestua) 46 Izendatua
Mendexa eta Ondarroa bitarteko kostaldeko errekaguneak 24 Izendatua
Mendizorrotzeko sakanak 40 Izendatua
Monte "El Encinal" (Quintanilla de la Ribera) 75 Izendatua
Monte Arboro 80 Izendatua
Monte Raso-Desfiladero de Angosto 64 Izendatua
Monte San Formerio 76 Izendatua
Montes de Aldaya 61 Izendatua
Montes de Izkiz 79 Izendatua
Montes de Oro 59 Izendatua
Montes de Vitoria occidentales 70 Izendatua
Montes de Vitoria orientales 71 Izendatua
Mundakako itsasadarra 17 Izendatua
Murumendi 50 Izendatua
Mutriku-Saturrarango itsaslabarrak 26 Izendatua
Nerbioiren ezkerraldean kokatutako kostaldeko mendiak eta muinoak 04 Izendatua
Oiz mendia 21 Izendatua
Ordunteko mendiak 02 Izendatua
Oria itsasadarreko padura 38 Izendatua
Otoio mendia eta itsaslabarrak 22 Izendatua
Pinar de Dueqas (Labraza-Oysn) 92 Izendatua
Plentziako itsasadarra 09 Izendatua
Pobeņako padurak eta La Arena hondartza 03 Izendatua
Punta Galea-Barrika 08 Izendatua
Quejigal en el cerro la Solana (Lacervilla) 77 Izendatua
Quejigales en el monte el Cerro (Araico, Dordoniz) 78 Izendatua
Quejigales en Leza 90 Izendatua
Ranero-Armaņon-Los Jorrios 01 Izendatua
Rio Mayor-Las Tobas-Akirtza 05 Izendatua
Rma del Urola, tramo Bedua-Zumaia 30 Izendatua
Robledal del Monte Godamo (Izarra) 57 Izendatua
Robledales de fondo de valle en Zuya 58 Izendatua
Robledales isla de la Llanada Alavesa 66 Izendatua
Sierra de Arcena-Sobron 67 Izendatua
Sierra de Boveda 63 Izendatua
Sierra de Cantabria-Toloņo 87 Izendatua
Sierra de Codes 88 Izendatua
Sierra de Entzia 73 Izendatua
Sierra de Portilla 84 Izendatua
Sierra de Santiago de Loquiz 81 Izendatua
Sierra de Tuyo 69 Izendatua
Sierra Salvada-Ayala 06 Izendatua
Sierras de Badayo y Arrato 65 Izendatua
Solanas del monte Hornillo 82 Izendatua
Sollube-Garbolako sakanak 13 Izendatua
Udalaitz 25 Izendatua
Uliako itaslabarrak (Donostia) 41 Izendatua
Urdaburu-Aqarbe 44 Izendatua
Urdaibai (Biosferaren Erreserba) 19 Izendatua
Urkiola 20 Izendatua
Valderejoko Parke Naturala 62 Izendatua
Zumaiako itsasadarra eta hareatza 29 Izendatua