Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Natura ondarea eta biodibertsitatea
 
  • Facebook
  • Twitter
  • TouTube
  • Issuu

Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Txingudi   -   Babes-plan berezia

Ingurune Biotikoa

Ingurune Biotikoa

Fauna

Migrazioa aldikotasun zehatz batean errepikatzen den urtesaoiko fenomenoa dela aipatu behar da: hegaztiek, udazkenean, bere haziketa lurraldeak usten dituzte negua igaroko dute lurretara zuzentzeko, eta eztei ondorengoko migrazioak, udazkeneko migrazioak edo "pasa" izenez ezagutzen ditugunak dira.
migracion

Txingudin beha daitezkeenetatik bataz beste %90 dira. Txingudiko inguru fisikoan hegazti habigileak, behaturiko espezie guztien artean %40 inguru dira. Hala ere, padura bakarrik kontuan eduki ezkero, kopuru hau gorabehera %20ra jaisten da. Beraz argi ikusten da, espezie askorentzat, migrazio-garaitan, asedenaldi eta elikagai gune bezela, padurak duen garrantzia.

mapa migracion

Migrazioaren ikuspegitik Euskal Herria garrantzitsua bihurtzen duten ezaugarri geografiko orokorrak, zabalera urriagoan Txingudin aurkitzen ditugu. Mendebalde Pirinioaren magaletan eta Bizkaiko Golkoaren ertzean kokatuta egonik, hegaztien migrazio-lekualdatzea jasotzen duen eskualdearen erdi-erdian agertzen zaigu Txingudi, bertatik bai Pirinioen mendikatea sahiesten duten hegazti kontinentalak, baita kostalde-lerroa jarraituz migratzen duten itsas eta ur-hegaztiak ere, iragaiten direlarik. Txingudin, itsasadarra geldiune gisa erabiltzen duten ur-hegaztiak (lertxunak, mokozabalak, anatidak, limikoloak, lezkadietako paseriformeak...) jasotzen ditu nagusiki.

aves

Era berean, Txingudi, lehorreko hegazti ugarien iragaitearen lekukoa da, batez ere, baldintza meteorologikoak aurkakoak direnean: udazkena eta udaberrian, hamaika paseriformek itsasadarraren zeruak zeharkatzen dituzte eta hauetako asko bertan geldituko dira negua igarotzera.

Harrapakariak, amiamokoak eta kurriloak moduko hegazti planeatzaileen iragaitea, Pirinioetako lepoen mailak lortu gabe, nabarmena egiten da zenbait garaitan.

Honi guztiari, migrazio garaietan beha daitezkeen itsas hegaztien espezie ugari (aliotak, murgilak, ubarroiak, zangak, itsas ahateak, kaioak, txenadak, marikoiak eta altzidoak) gehitzen bazaio, Txingudiko hegazti-dibertsitate handiaren arrazoiak ulertuko ditugu.

Flora eta Landaredia

marismaPadurako landare ohikoenak, halofila izenekoak, bereziki zailak diren bizi baldintza batzuei aurre egin behar die. Finkatzen diren lurzoruetan gatzez beteriko ur uholdeak bizi dira egunean bi aldiz. Espezie bakoitzak neurri batean jasan dezake gazitasuna, hargatik, zerrenda edo gerrikoetan antolatzen dira. 

Iraunkorrenak, Iraunkorrenak, salikornia edo espartina adibidez, beheko aldean kokatzen dira. Egunero urez betetzen diren soroak eratzen dituzte askotan eta honokoan bizitza zaila sortatzen da, espezie gutxi batzuek egokitzea lortzen dutelarik.
Goraxeago, lezka, itsas ihia edo milazka bezalako espezieak topatuko ditugu, erdiko itsas gora iristen den muga adierazten digutelarik. Hemendik gora, soilik itsas gora bizietan iristen da badiako ur gazia lurra estaltzera eta gehiago dira hemen finkatzen diren landareak.

Plaiaundiko landaretza mapa

mapa

Hostozabalen Baso Mistoa

Quercus robur, Populus alba, Laurus nobilis, Carpinus betulus, Acer campestre, Fraxinus excelsior, Tilia platyphyllos.


Sahasti Milazkadi

Tamarix gallica, Salix atrocinerea


Kantabriar haltzadia

Alnus glutinosa, Fraxinus excelsior, Populus nigra, Salix alba, Cornus sanguinea, Frangula alnus


Kantabriar sasia

Corylus avellana, Crataegus monogyna, Prunus spinosa, Euonymus Europaeus, Rubus, sp, Dorycnium rectum


Lezkadi Kanaberadi

Phragmites australis, Arundo donax, Typha sp.


Mozteko Larre Hezea

Lolium perenne, Trifolium repens, Plantago lanceolata


Larre ihitza

Juncus inflexus, Juncus effusus, Lychnis flos-cuculi, Lythrum salicaria, Paspalum vaginatum, Cyperus eragostris, Holcus lanatus, Alisma plantago-aquatica.


Zerrenda eta larre halofiloa

Spartina alterniflora, Salicornia ramosissima, Halimione portulacoides, Puccinellia maritima, Juncus maritimus, Scirpus maritimus


Landarerik gabeko guneak

 

Habitatak

Plaiaundiko landaretza mapa 

mapa

Hostozabalen Baso Mistoa Quercus robur, Populus alba, Laurus nobilis, Carpinus betulus, Acer campestre, Fraxinus excelsior, Tilia platyphyllos.

   Sahasti Milazkadi Tamarix gallica, Salix atrocinerea

   Kantabriar haltzadia Alnus glutinosa, Fraxinus excelsior, Populus nigra, Salix alba, Cornus sanguinea, Frangula alnus "

  Kantabriar sasia Corylus avellana, Crataegus monogyna, Prunus spinosa, Euonymus Europaeus, Rubus, sp, Dorycnium rectum

   Lezkadi Kanaberadi Phragmites australis, Arundo donax, Typha sp.

   Mozteko Larre Hezea Lolium perenne, Trifolium repens, Plantago lanceolata

   Larre ihitza Juncus inflexus, Juncus effusus, Lychnis flos-cuculi, Lythrum salicaria, Paspalum vaginatum, Cyperus eragostris, Holcus lanatus, Alisma plantago-aquatica.  

   Zerrenda eta larre halofiloa Spartina alterniflora, Salicornia ramosissima, Halimione portulacoides, Puccinellia maritima, Juncus maritimus, Scirpus maritimus

  Landarerik gabeko guneak

Euskadi, auzolana