Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Oria Garaia   -   Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE)

Deskribapena

Deskribapena

Oria ibaia da Gipuzkoako Lurraldetik igarotzen diren ibaietatik emaritsuena; zati txiki bat Nafarroako Foru Erkidegoari dagokio. Aizkorriko mendilerroko errekasto biltzaile txikietatik sortzen da. Esparru honek 10 kilometrotik gorakoa den ibai honen hasierako zatia, Segurarainokoa, hartzen du. Hortik aurrera Goierriko hirigune eta industriek jarraipen bat osatzen dute ibai-ahoraino. Dena den, ia 9 kilometroko beste ibai-zati bat sartu da Legorreta eta Alegi artean. Esparru honen zati dira, halaber, Aralar mendigunetik jaisten diren Oria ibaiaren eskuin aldeko Agauntza eta Zaldibia ibaiadarren azken zatiak . Arroa iragazkortasun baxuko material detritikoetan barrera jaisten da, ibaiaren goiko zatia izateko bailara nahiko zabala sortuz. Hainbat eremutan sakonera gutxiko ibai-deposituak aurki daitezke.

Ibaiaren hasierako paisaia ingurunean koniferak, pagadiak eta hariztiak dira nagusi; horien ondoren, bailaratan, larreak eta nekazaritza-ustiakuntzak agertzen dira. Hirigune eta industrialdeak, ostera, ibai-terrazetan kokatzen dira, bailaretako gainazalaren zatirik handiena betez.