Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Ulia   -   Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE)

Ingurune Biotikoa

Ingurune Biotikoa

Flora eta Landaredia

Espazioko landaredia ametz arruntaren (Quercus pyrenaica) basoen etapa serialei dagokie; behin eta berriz izandako suteen ondorioz, baso horiek iratze, otaka eta txilarrek Erica vagansekin osa-tzen duten sastrakadiari utzi diote tokia eta landaredi potentzialaren arrasto gutxi geratzen dira. Sastrakadi horren atzetik Festuca rubra subsp. pruinosa espezieko soropilak daude, labarraren ertzeraino. Bertan aurkako baldintzei -itsasoaren zipriztinek sortutako gazitasunari, lur-eskasiari eta haize etengabeari- moldatutako landare komunitateak agertzen dira. Enklabe hauetako espezierik karakteristikoenak itsas mihilua (Crithmum marinum) eta itsas plantaina (Plantago maritima) dira. Arrailik izkutuen eta freskoenak, oso iratze tipiko baten gordelekuak dira: Asplenium marinum. Aipatzekoa da harkaitz hauetan Armeria euskadiensisen garrantzizko populazioa dagoela, EAEko espezie endemikoa delako eta "Galzorian" dagoen espezie gisa katalogatuta baitago, baina berezitasun batekin: ondoan dagoen Urgull Mendian bildutako aleak, botanikoek erabili zituztela lehenengo aldiz deskribatzeko. Gainera, beste landare bat, Festuca spadicea subsp. longiglumis gramineoa ere, Ulia Mendian hartutako aleekin deskribatu zutela, Larrunen, Lapurdin, bildutako beste batzuekin batera.