Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Ulia   -   Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE)

Erabilerak eta Kontserbazio Egoera

Erabilerak eta Kontserbazio Egoera

Eremuaren %92 jabetza pribatuko partzelek osatzen dute. Kostaldeko zatiko lursailei 22/1988 Kosten Legeak finkatutako jabetza erregimena dagokie. Hau da, bada jabari publikoko itsas-lur zati bat (jabari publikoko ondasunak), mugaketak zehaztutakoa, itsasgorako marraraino, hondartzak eta material askeen deposituak barne, hartzen duena. Bada, halaber, jabari hori babesteko, zortasunezko eremu bat, itsasgoratik lur barrenerantz 100 metroko zatia hartzen duena; Eusko Jaurlaritzak arautzen du eremu hori baino jabetza publiko nahiz pribatukoa izan daiteke.