Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Jaizkibel   -   Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE)

Deskribapena

Deskribapena

Jaizkibel mendia Euskal Herriko kostako elementu geografiko garrantzitsua da, dimentsioengatik, garaieragatik (547 m.) eta paisaian duen eraginagatik (Donostia-Irun korridorea). Mendigunea SW-NW norabidean dago eta erabat desberdinak diren bi alde ditu. Hegoaldekoak mendi-hegal maldatsuak eta ibar ez oso sakonak ditu; iparraldekoak, berriz, malda leunagoa, nahiz eta eremu osoan ibar eta sakana ugari agertzen diren; hala, paisaia aberatsa eta giro anitza du azken alde honek.

Itsasorako aldea guztiz labarra da mendebaldeko zatian, amildegi handiekin (250 metro artekoak). Ekialdeko aldea askoz ere leunagoa da, hainbat kala eta muturrekin.

Mendiaren zati handi bat soildurik dago eta sastrakadi-larreak, txilardi-otadi-iralekuak dira nagusi. Haitzak oso ugariak dira baino ez handiegiak, labarretan salbu.