Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Jaizkibel   -   Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE)

Ingurune Biotikoa

Ingurune Biotikoa

Fauna

Azpimarragarria da Schreiber muskerraren (Lacerta schreiberi) presentzia, mendebaldeko endemismo iberiarra delako, eta Jaizkibel Mendia bere banaketarearen ekialdeko mugan dago. EAEn eskasa izanik inguru hauetan agertzen den beste espezie bat, suge berde-horia (Coluber viridiflavus) da.

Jaizkibeleko itsaslabarren harkaitz bikaina, Higer lurmuturreko inguruetan, Hondarribian, talaia ezin hobea da hegazti itsastarren migrazioa ikusteko, batez ere ekaitz-egunetan. Orduantxe, zangak, gabiak, ahate beltzak, pottorroak, martin arruntak, antxetak eta ubarroiak kostaldera hurbiltzen dira, iparmendebaldeko haizearen oldarrak libratu ahal izateko.

Flora eta Landaredia

Itsaslabarrek Armeria euskadiensisen habitata osatzen dute; landare hori euskal kostaldeko endemismoa da eta Arriskuan dauden Espezieen Katalogo Nazionalean sartu da, galzorian dagoen espezie gisa.

Iparraldeko isurialdea, gainera, tolestuta dago, suteen ondoren jatorrizko landaredia mantendu dituzten ibarretan. Bertan, benetako bitxi botanikoak gordetzen dira: hala nola, klima beroagoetako berezko iratze oso arraroak eta zohikaztegietako berezko espezieak, Sphagnum generoko goroldiak, Drosera intermedia, D. rotundifolia eta Pinguicula lusitanica bezalako landare intsektujaleak, edo Spiranthes aestivalis bezalako orkideak daude.

Beste aspektuei dagokienez, Jaizkibel Mendiko landaredia urria da, gehiegizko artzaintzak eta suteek markatutako iragana adierazten baitu: iratze, txilar eta otadien sastrakadiak, hain zuzen. Landaredi potentzialaren lekuko, ametz arruntaren (Quercus pyrenaica) kimuak bizirik mantentzen dira; era berean, haritz kandudun (Q. robur) eta gaztainondoen (Castanea sativa) zuhaiztiak daude, koniferoekin egindako landaketetatik libratu diren tokietan. Gaur egun, basoa hostotsuekin berritzen ari da, bizitasunez.

Habitatak