Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman egindako ekarpenak
Urdaibai
 

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak 22.000 hektarea hartzen ditu. Itsaslabarrak, mendiak, hondartzak, ibaiak, estuarioan elkartzen diren lurpeko urak, leizeak, baso naturalak ditugu mosaiko honetan, baita biodibertsitate handi bat eta ondare geologiko ordezkaezin bat ere. Badira, halaber, aztarnategi arkeologikoak, gazteluak eta erdi aroko dorretxeak, baserriak eta arrantza-portu txikiak. Eskaintza gastronomiko zaporetsuak eta aisialdirako proposamen interesgarriak ditu: bizikletaz edo oinez egiteko ibilbideak, surfing edo birding egiteko aukerak, besteak beste.

Beharbada interesa dakizuke...
Mapa


 
 
© Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco