Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXV. Topaketak: Biodibertsitatearen trataera Jasangarritasun Hezkuntzan
Ingurugela-CEIDA (Hezkuntza Saila eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren menpean dagoen Irakasleriarentzat laguntza zerbitzua), urtero, 1991tik hona, bere Formazio Planaren barruan, esperientziak, iritziak eta zalantzak konpartitzeko asmoz, maila eta etapa ezberdinetako irakasleen arteko Topaketak antolatzen ditu.
Topaketa hauen barruan, jasangarritasuna Hezkuntzaren barruan landutako gaien artean bat aukeratzen da, eta ikuspegi berritzaile bat emanez, irakasleen eguneroko praktikan eragina izan dezala saiakera egiten da.
Aurten proposatutako gaia hauxe da: “Biodibertsitatearen Trataera Jasangarritasun Hezkuntzan.”
HELBURUAK
- Eskolako Agenda 21 proiektuan diharduten irakasleek eta beste erakunde laguntzaileek elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera izan.
- Ikastetxeetan Biodibertsitatea gaiaren inguruan burututako esperientziak ezagutu.
- Jasangarritasunean aurrera egiteko balore eta ikasleak helburu duen antolaketa berriei buruzko hausnarketa egin.
EGITARAUA
09:00 Erregistratu eta dokumentazioa jaso
09:30 Jardunaldiaren aurkezpena.Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Hezkuntza Saileko ordezkariak
09:45 Ikastetxeen esperientziak
- El Pilar Ikastetxea (Irun)
- La Anunciata Ikastetxea (Donostia)
- CEIP Concha HLHI (Karrantza Harana)
- IES UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI (Azpeitia)
11:30 Kafea eta infusioak
12:00 Aztertu 25 urte. Angélica San Martín (Ingurugela), Jon Urretxa (Ortzadar)
12:15 Hitzaldia: Joserra Diez eta Aritz Ruiz (EHUko irakasleak)
13:30 Galderak eta eztabaida.
14:00 Amaiera.