Diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten. 2013ko deialdia.
Ingurumenaren arloko boluntariotzako jarduerak bultzatzea.
Gehienez, ehun eta berrogei mila (140.000) euro guztira.
- AGINDUA, 2013ko apirilaren 17koa (EHAA Zk. 81/2013)
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen eta deitzen dituena, ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak egin ditzaten.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran VÃa, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
AndÃa, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Ingurumenaren arloko boluntariotzako jarduerak bultzatzea.
Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatua izan behar da, zehazki, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatutakoa, baldin eta haietan ez bada parte ezein herri-administrazio; erakunde horiek, era beran, legez eratuta egon beharko dute, eta dagozkien erregistroetan inskribaturik, agindu hau argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.
Boluntarioak dituzten erakunde onuradunek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeari jarraitu beharko diote.
Erakunde onuradunak egunean egon beharko du zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.
Erakunde onuradunei diru-laguntzak ematea, eta, hala dagokionean, horiek ordaintzea, baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten xede bererako diru-laguntzen esparruan, dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasirik egon eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude.
Ezingo dute honako deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratiborik edo penalik jaso dutenek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren batean daudenek ere.
140.000 €
Diru-laguntzaren zenbatekoa, 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, onartutako gastu-sailen % 100 izan daiteke, gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 10.000 euroko kopurua.
1.- Emandako diru-laguntzaren % 50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ordainketa aurreratu horiek eten egingo dira baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jakin badaki, erakunde onuradunak, bahitura judiziala dela medio edo beste kausaren bat dela-eta, kitatu beharreko zorren bat duela. Kasu horretan, diru-laguntzaren zenbateko guztia ordainduko da, hala badagokio, zorra kitatu dela justifikatzen denean.
2.- Diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak 16. artikuluan adierazten diren epeetan diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.
1.- Eskabide-orri normalizatua, behar bezala beteta (1. eranskina – A1, A2).
2.- Memoria tekniko detailatua, gutxienez honako hauek jasotzen dituena: lurralde-eremua; eragiten dion ingurumen-problematikaren deskripzioa, helburu orokorrak eta espezifikoak (tangibleak, neurgarriak eta lorgarriak), beharrezko baimenak, zenbat boluntariok parte hartuko duen (aurreikuspena), kaptazio-baliabideak, ekintzak, metodologia, kronograma, ebaluazio-metodoa, aurrekontu xehatua eta detailatua, formatu paperezkoan eta digitalean. 13. artikuluan jasotako balioespen-irizpideei buruzko informazio garrantzitsua ere memoria honetan zehaztu beharko da. (A3 eta A4 inprimakiak eta, aukeran, memoria osagarriak).
3.- Eskabidea sinatu duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua.
4.- Dagokion Ogasunaren egiaztagiri eguneratua, elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena egiaztatzen duena.
5.- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
6.- Erakundea bere nortasun juridikoari dagokion erregistroan inskribatuta izateari buruzko egiaztagiri eguneratua.
7.- Erakunde eskatzailearen ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena, jarduera bererako eskatutako edo jasotako beste diru-laguntza batzuei buruzkoa (A5 inprimakia).
8.- «Hirugarrenaren Altaren» inprimakia, behar bezala sinatua eta betea (A6 eranskina).
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
29/06/2013
29/10/2013
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Ingurumena eta Lurralde Politika.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Ingurumena eta Lurralde Politika.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.