Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak asteburu honetan ospatuko du Lurraren Nazioarteko Eguna

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak asteburu honetan ospatuko du Lurraren Nazioarteko Eguna

2016.eko apirilak 14

  • Urtero, apirilaren 22an ospatzen da
  • Aurtengo leloa " Zuhaitzak lurrerako”da

 

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturin kokatua eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa dena, asteburu honetan, apirilaren 16 eta 17an, ospatuko du Lurraren Nazioarteko Eguna. Zentroak adin guztietako pertsonei zuzenduriko hainbat ekintza antolatu ditu.

 

ONUko Batzar Nagusiak, 2009an, apirilaren 22a Ama Lurraren Nazioarteko Egun gisa izendatu zuen. Herrialde eta lurralde ezberdinetan Ama Lurra esamoldea erabiltzen dute  Lurra planeta esateko, horrela, gizakia, beste bizidunak eta guztiok bizi garen planetaren arteko interdependentzia argi geratzen delarik.

 

2016eko leloa: " Zuhaitzak lurrerako”

Zuhaitzek gure planetarekiko duten garrantzia nabarmentzeko aukeratutako leloa da: izan ere, aldaketa klimatikoa ekiditen, aire garbia arnasten, espezie ezberdinen galera saihesten eta epe luzera, komunitate ezberdinetan ingurumen iraunkortasuna  eta ekonomikoa lortzen laguntzen bait dute,  biziraupenerako beharrezkoak diren elikagaiez, energiaz eta diru-sarrerez hornituz.

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroko programazioa

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak apirilaren 16 eta 17an ospatuko Lurraren Nazioarteko Eguna, publiko orokorraren sentsibilizazioa helburu duen ekintza programazio bereziarekin.

 

Larunbata, apirilak 16.

 

  • 10:00-14:00. ZETAZEOAK 10etan. Irteera gidatua itsasontziz ugaztun itsastar hauek behatu eta haien soinuak entzuteko. Adina: 7 urtetik aurrera. Tarifa orokorra: 38€. Tarifa murriztua (12 urtetik behera): 25€.
  • 10:00-12:00. KAREHARRI ARTEAN. Urdaibaiko modelatu karstikotik mendi irteera: kobak, artadiak eta biodibertsitatea. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: 3€
  • 10:30-11:30. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 17:00-18:30. PEIO ZABALAREN HITZALDIA: ZUHAITZAK ETA GURE BETIKO EGUTEGIA. Zuhaitzen garapen eta eboluzioan oinarritutako egutegi zeltari buruzko hitzaldia Peio Zabalen eskutik. Adin guztiei zuzendua. Doan.
  • 17:00-18:30. UDABERRIKO LOREAK. Udaberriko loreen ezaugarriak ezagutu eta identifikatzeaz gain, orrialde markatzaileak egingo ditugu. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: 2€.

 

Igandea, apirilak 17.

 

  • 10:30-13:00. LORATEGI AROMATIKOA. Landare aromatikoz osatutako lorategia eraikitzako tailer familiarra. Adina. Familiei zuzendua. Tarifa: 2€.
  • 10:30-11:30. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 17:00-18:00.KOSTALDEA ITSASONTZIZ: Ogoño. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Izaro irla eta Ogoño lurmuturrera kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 12€; 12tik 4 urtera: 7€.
  • 17:00-18:00. UMEENTZAKO ANTZERKIA. KULUNKANTAURI. Doan.

 

Ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da 946870402 telefonora deituz edo info@torremadariaga.org helbidera idatziz.  Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.