Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak asteburu honetan Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko eguna ospatzen du

humedales.jpg

2016.eko maiatzak 20

  • Adin guztiei zuzendutako ekintza eskaintza zabala. Urte honetako ospakizunerako aukeratutako leloa: “Dibertsitate biologikoa gehitzea. Jendea eta bere bizibideak sendatu”.

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturin kokatua eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa denak, asteburu honetan, maiatzaren 21 eta 22ean, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko du. Urte honetarako aukeratutako leloa "Dibertsitate biologikoa gehitu. Jendea eta bere bizibideak sendatu" da. Nazio Batuetako Biltzar Nagusiak, maiatzaren 22a Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Egun izendatu zuen, populazioa eta Estatuak biodibertsitatearen inguruko gaiei buruz informatu eta kontsientziatzeko helburuarekin.

 

Jendea eta bere bizibideak sendatu.

Dibertsitate biologikoa biziaren eta ekosistemek funtsezko zerbitzuak eskeitzen dituzten oinarria da. Ondorioz, bizibideen eta jardueren eremu guztietan biztanleriaren garapen jasangarriaren ardatza da, nekazaritza, basogintza, arrantza eta turismoa, beste batzuen artean, arlo ekonomikoak barne. Dibertsitate biologikoaren galera geldiaraziz jendearengan, bere bizitzengan ete bere ongizatengan inbertitzen ari gara.

 

Honela, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak adin guztiei zuzendutako ekintzak antolatu ditu:

 

Larunbata, maiatzak 21

- 10:00-12:00. URDAIBAIKO PADURAK. Ibilbide gidatua Urdaibaiko padurara. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: 3€.

- 10:00-13:00. IBARRANGELUKO ITSASBAZTERRAREN GARBIKETA. Ogoñope Surf Taldearekin elkarlanean, itsasadarraren eskuinaldea eta Urdaibaiko hondartzen bazterrak garbituko dira. Doan.

- 10:30-11:30. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Doan.

- 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Doan.

- 16:30-18:30. XAIBOR: Biodibetsitatea dantzan. Xaibor-ekin dantza, dibertsioa eta familiarteko ikuskizuna biodibertsitatearen inguruan. Doan.

- 17:30-19:30. LAND ART. Bisita gidatua Rober Garayk sortutako basora. Beresi Basoa (Busturia). Adina: 12 urtetik aurrera. Tarifa: 6€.

 

Igandea, maiatzak 22.

- 10:30-11:30. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.

- 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.

- 11:30-12:45. KOSTALDEA ITSASONTZIZ: GAZTELUGATXE. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Gaztelugatxeko Donienera kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 12€; 12tik 4 urtera: 7€ (4 urtetik behera: Doan).

- 10:30-13:30. ZABOR-ESKULTURAK. Aurreko egunean itsasbazterran batutako zaborrarekin eskultura dibertigarriak egiteko tailerra. Doan.

- 11:30-13:30. PATINATZE IKASTAROA. 12 urtetik aurrerakoei zuzendutako patinatze ikastaroa. Tarifa: 3€.

- 17:00-18:30. UDABERRIKO LOREAK. Udaberriko loreen ezaugarriak ezagutu eta identifikatzeaz gain, orrialde markatzaileak egingo ditugu. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: 2€.

- 16:30-18:30. APIKULTURA TAILERRA. Apikultura eta apiterapia tailerra eta ezti dastaketa. Pertsona helduei zuzendua. Tarifa:3€

 

Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiz izena ematea 946 870 402 telefono zenbakian edota info@torremadariaga.org helbide elektronikoan.