Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Eskolako Agenda 21 programak garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza


Egitura atal kudeatzailea

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza


Xedea

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei, 2009-2010 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 programak taxutu eta egin ditzaten diruz laguntzea. Eskola Agenda 21 proiektuak udalerri bereko ikastetxeen artean lankidetzan koordinatutako lan-proposamenak izango dira.


Nori Zuzendua

EAEan kokatuta dauden unibertsitateaz kanpoko ikastetxe kontzertatu pribatue zein publikoak, Eskola Agenda 21 programa ezarrita duten udalerrietako ikastetxeeak soilik.


Diru kopurua

1.150.000 euro.


Araudia

Agindua, 2009ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburuarena eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena dena, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko EAEn unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. (2009/02/18ko EHAA, 34 zk.)


Harremanak norekin

INGURUMEN HEZKUNTZARAKO ZERBITZUA

Juli AZKUE ARRASTOA

Telefonoa:945019552
Faxa: 945019540

email: juli-azkue@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak
  • A inprimakia : ESKABIDE-ORRIA
  • A1 inprimakia: Eskolako Agenda 21 programa GARATZEKO KONPROMISOA
  • A2 inprimakia: PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTENEN LABURPEN FITXA
  • A3 inprimakia: JARDUERA OSAGARRIAK
  • A4 inprimakia: DATU EKONOMIKOAK (aurrekontua)
  • A5 inprimakia : KLAUSTROAREN AKTA, eskola-klaustroak Eskolako Agenda 21 proiektuaren berri duela, eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolamenduan izan ditzakeen ondorioak bere gain hartzen dituela jasoaraziko duena.
  • A6 inprimakia: ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN ZIURTAGIRIA: ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak proiektuaren berri baduela eta harekin ados dagoela adierazi beharko du.
  • Itunpeko ikastetxe pribatuen kasuan:
    - Zerga-betebeharrak betetzeari buruzko dagokion foru-ogasunaren ziurtagiria.
    - Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzeari buruzko dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtagiria.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/02/19 - 2009/05/08


Eskabideak aurkezteko lekua

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari zuzendu beharko zaio (Donostia kalea, 1-01010 Vitoria-Gasteiz); eta Sailean, Sailaren lurralde-zerbitzuetan nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutakoan, ezarritako lekuetan aurkeztuko da.


Tramiteen deskripzioa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak, horretarako bildutako balioespen-epaimahaiak egindako proposamena kontuan izanik, epaimahaiaren balioespen-aktaren bidez, gehienez ere sei hilabeteko epean ebatziko du, agindu hau indarrean jartzen den egunetik, eta doakien ikastetxeei jakinaraziko die diru-laguntzaren emakida. Ebazpena, ondoren, informazio gisa, EHAAen argitaratuko da. Epea amaitu eta gero aipatutako jakinarazpena egin ez bada, eskatutako diru-laguntza ezetsi egin dela uler daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari espresuki ebazteko ezartzen dion betebeharraren kaltetan izan gabe.


Egitura Atal Ebazlea

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaria


Ebazteko epea

2009/08/18

* Ebazpena, 2009/08/12, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendariarena, EA21 Programa garatzeko diru-laguntzak ematea erabakitzen dena

* Ebazpena, 2009/11/02, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariarena, diru-laguntzen norentzat direneko zerrenda argitaratzekoa



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Lan-auzibidera jo aurreko administrazio erreklamazioa


Formularioak

Eskabide orria A INPRIMAKIA eta justifikazio orria B INPRIMAKIA.


Bestelako Agiriak

 


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/02/2009


Euskadi, auzolana