Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena eta Lurralde Politika Estatistika Organoa
 

EAEko Airearen Kalitatearen Estatistika

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
    Ekonomia, Ingurumena, Landa-ingurunea
  • Etiketak
  • Geografia eremua
    Udalerrikoa, Eskualdekoa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Lurralde Historikoa
  • Lizentzia
  • Sortze-data
    2011/10/13
  • Eguneratze-data
    2011/10/13
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Airearen kalitate-indizea lortzeko, EAEn kontrol-eta zaintza-sare bat dugu eta denbora errealean parametro batzuk neurtzen ditu, adibidez, SO2, NOx, CO, PM10 eta O3 kutsatzaileak, EAEko hainbat zonatan banatutako estazioen bidez. Airearen kalitate-indizea har ditzakeen balioen multzoa sei balio-tartetan sailkatzen dugu, eta bakoitzari zona jakin bateko airearen kalitatea adierazten duen bilbe edo kolorea egokitu.

Airearen kalitate-indizea kalkulatuta, izandako emaitza zona bakoitzeko estazioak hartutako eragin-eremuaren adierazgarri izango da. Eguneroko airearen kalitate-indize bat da. Egunero indizearen balioa aldatu egiten da eta, beraz, baita zona horretako airearen kalitateari buruzko informazioa ere. Horrenbestez, airearen kalitate-indize desberdina duten zonak aurki daitezke. Airearen kalitate-indizea kalkulatzeko komenigarri ikusi dugu EAE hamaika zonatan banatzea, airearen kalitatearen ezaugarriak adierazte aldera.

 (*) SO2: sufre dioxidoa; NOx: nitrogeno-oxidoak; CO: karbono monoxidoa; PM10: 10 mikra baino gutxiagoko partikulak; eta,  O3: toposferako ozonoa).

 Zona bakoitzak, aldi berean, urrutiko estazioak ditu, sentsore edo analizatzailez hornitutakoak eta, denbora errealean, ?indize? hori kalkulatzeko era askotako kutsatzaileak neurtzen ditu. 

Airearen kalitate-indizea balio dimentsiogabea da, SO2, NO2, PM10, O3 eta CO kutsatzaileen bidez kalkulatzen dena, zona bakoitzeko estazio bakoitzean. Estazio bakoitzean, kutsatzaile bakoitzari buruzko banakako indize bat kalkulatzen da; horri indize partzial deitzen zaio. Estazio bakoitzeko indize orokorra joera txarrena duen kutsatzailearen indize partzialarekin bat dator. Beraz, estazio bakoitzean, indize orokor bat dago. Era berean, zona bateko estazioen indize orokorretako balio txarrenak definitzen du zona horretako airearen kalitate-indizea.

Kutsatzaile bakoitzerako indize partziala kalkulatzeko, kontuan hartutako kutsatzaile bakoitzaren batez besteko kontzentrazioari, interpolazio lineal bidez, eskala bateko balio bat esleitzen zaio. Eskalako 0 (zero) balioa kontzentrazioko 0 (zero) balioari dagokio; aldiz, eskalako 100 balioa legerian ezarritako kutsatzaile honi buruzko muga-balioaren kontzentrazio-balioari dagokio. Ozonoaren kasu berezian, eskalako 100 balioa legerian ezarritako herritarrei jakinarazi beharreko ozono-atalaseari dagokio.

 

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana