Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena eta Lurralde Politika Estatistika Organoa
 

Azken eguneratzea: 2012/06/18

2009an Materialen Bertako Kontsumoa behera egin zuen, 2006an hasitako beherakadari jarraituz. Aldi berean euskal ekonomiaren Produktibitate Materialak hazkunderako joera azaldu zuen.

Materialen Bertako Kontsumoa %11,6 jeitsi zen 2008 eta 2009 urteen artean, 2007 eta 2008 urteen artean egondako jaitsiera %15ko izanik. Jaitsiera hauen ondoren, BPGaren sorreran, kontsumitutako materialen tona bakoitzarekin 1.730 ekoiztu dira eta bestalde, biztanleko 13,8 tona kontsumitu ditugu.

Materialen Fluxuen Analisiak ekonomia baten garapena aztertzen du, garapen honek materialen erabilera intentsiboago batekin bat egiten duen edo aldiz hazkunde edo beherapen ekonomikoak, ingurumenari erauzitako materialen erabilera gero eta jasangarriago bat eginez lortu den.

MFAk, toki bateko ekonomia batek erabiltzen dituen guztizko materialen fluxuen zenbaketa (unitate fisikoetan) egiteko hainbat eragiketa lantzeak eskatzen du. Zenbaketa hortan esportazio eta inportazioen fluxuak kontutan hartzen dira baita ere. Honela, ekonomia baten izakin materialen aldaketak, sarrerak eta irteerak neurtzen ditu, urteko masa unitateetan.

Adierazle nagusien azterketa

Materialen Fluxua hurrengo eragiketek osatzen dute nagusiki: Bertako Erauzketa, Inportazioak, Esportazioak eta ingurumenera jaurtitako Output-ak, hala nola hondakinak, uretara egindako isurketak edo atmosferara egindako igorpenak.

1.- Bertako Erauzketa

Bertako erauzketak, ekonomiaren input gisa erabiltzeko ingurune naturaletik ateratako material solido, likido eta gaseosoak (ura eta airea kontutan hartu gabe) hartzen ditu aintzat.

Bertako erauzketa osatzen dute biomasak, meatzaritzak (metalioak eta ez-metalikoa), erregai fosilek eta beste motako gaiek. EAEn, Eraikuntza da materialen eskatzaile handiena, meatzaritza ez-metalikoak kantitateen %85 inguru erauzten duelarik. Horrek eragiten du, fluxu honen bilakaerak neurri handi baten eraikuntzaren jardueren garapena islatzea. EAEn, 2006ko 24 millioi tonako balioetatik 2009ko 18 milioi tonetara jeitsi gara.

2.-Inportazioak

Inportazio fisikoek kontutan hartzen dituzte masa unitateetan inportatutako salgaiak. Inportazioek batez ere erregai fosilek osatzen dituzte, guztizkoaren %40 gaintiduz, aztertutako aldian aldaketa esanguratsurik azaldu gabe. Bigarren multzorik garrantzitsuena meatzaritza metalikoa eta bere eratorriek osatzen dute, 2007an 16 milioi tona gainditu ondoren 2009an 11 milioira jeitsi zirelarik. Inportazioen guztirakoak 44 milioi tona izan dira 2009an, 2007an 55 milioietara iritsi ondoren.

3.-Esportazioak

Esportazioek 2009an 20 milioi tonak gainditu zituzten, 2007ko 26 milioi luze tona esportatu ondoren. Honako kasuan meatzaritza metalikoak eta bere eratorriak esportatutakoaren %50 baino gehiago dira.

4.- Materialen Input Zuzena eta Materialen Bertako Kontsumoa

Materialen Input Zuzenak ekonomiak erabilitako material guztiak batzen ditu, bai kanpoko jatorria zein barneko jatorria dutenak.

Materianlen Barneko Kontsumoa osatzeko Materialen Input Zuzenari esportazioak kentzen zaizkio, honela aintzat hartutako lurraldearen barnean kontsumitu den materiala zenbatzen da.

Bi adierazleek beherantzako joera azaldu dute 2006 eta 2009 urteen artean.. Materialen Input Zuzena 62,5 milioi tonatara jeitsi zen 2006an  75,7 milioi tona zenbatu ondoren. Materialen Barne Kontsumoak jeitsiera are nabarmenagoa azaldu zuen, 42,8 milioi tonetatik 29,9 milioi tonetara hai zuzen.

Azkenik euskadiko ekonomiaren produktibitate materialari begirada bat ematen badiogu, azken urteetako joera positiboa izan dela ikusten dugu.  Alde batetik BPGa eta Materialen Bertako Kontsumoaren arteko erlazioak gora egin du. Hau da, erabilitako kg bakoitzeko aberastasun gehiago lortzeko gai izan gara. Dena den honek bigarren irakurketa bat eskatzen du zeren eta eraikuntza jardueren eragina oso handia da adierazleak sortzerakoan. Eraikuntza sektoreak material asko kontsumitzen ditu sortzen duen aberastasunarekin alderatuz eta ondorioz sektore horrek bilakaera negatiboa badauka, honek eragin handiagoa egiten dio materialen kontsumoaren beherakadari ekoiztutako balioari baino. Hau dela eta ekonomiaren produktibitate materialaren balioek hobera egiten dute.

Nazioarte mailan, produktibitate material horrek 2009an Europar Batasuneko batezbestekoaren zertxobait gainetik kokatzen gaitu. Datuak pareko erosmen ahalmenean aztertuz, Euskadin 2,10 € sortzen dira erabilitako kg bakoitzeko, Euroguneko 1,83 euroen edo Espainiako 1,72 euroen aurrean.

Ingurumenari buruzko estatistikak:

Euskadi, auzolana