Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Aztertu
 

Ibaialde

Ingurumena / Ingurumen-hezkuntza

ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Kanpaina honen bidez helburu hauek betetzea nahi da: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.

ibaialde egitasmoan lagun askok hartzen dute parte, batzuek talde antolatuetan (ekologistak eta naturalistak, kirol taldeak, ikastetxeak, aisialdiko taldeak, udalak...) eta beste batzuek euren kasa inongo talderik eratu gabe.

ibaialderen asmo nagusia talde eta lagun horiek euren inguruarekin zuzenean harremanetan jartzea da, ekosistema jakin bat modu eraginkorrean eta esperimentalean aztertuz. Horrek zera esan nahi du: parte hartzen duten taldeek eta lagunek ibaietara hurbildu, ongi aztertu eta galdera sorta xume batzuei erantzunez ibai horiei buruzko informazioa jaso behar dutela. Galdera sorta horietan ibaien ezaugarriak azaltzen dira: datu orokorrak, ezaugarri fisiko eta biologikoak, uraren kalitatea, zaborrik dagoen ala ez, eta inguruko eraikin historiko interesgarriei buruzko informazioa.

Halaber, egitasmo honen bidez parte hartzaileei aztertutako lekuari buruzko emateko eta, nahi izanez gero, etorkizunean ingurua hobetzeko ideiak proposatzeko eta neurri zuzentzaileak eskatzeko aukera ematen zaie.

Urteko lehen hilabeteetan kanpainan parte har dezaketen guztiekin harremanetan jartzen gara, zein ibai aztertu nahiko duten jakiteko eta horrela ibaialden aztertuko diren ibaien sarea zehazteko. Udaberriaren hasieran bilera batzuk egiten dira parte hartuko duten talde eta lagunekin; bilera horietan irteera horiek nola antolatu behar diren eta landa lana nola egin behar den azaltzen zaie eta beharrezko materialak ematen zaizkie. Besteak beste, parte hartzaileek ondorengoak jasotzen dituzte: datuak jasotzeko galdera sorta, sistema urtarrei buruzko informazio osagarria duen koaderno bat eta uraren kalitatea zehazteko balioko duen kit bat, erabiltzeko erraza den material analitikoa duena.

ibaialden lagun asko biltzen dira eta horiei esker datu asko jakin ahal izaten dira. Datu horiek bateratu, ondorioak atera eta horrela Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak zein egoeratan dauden jakin daiteke. Hain zuzen ere, bildutako informazio hori web orri honetan eta orain arte kanpainari buruz argitaratutako txostenetan biltzen da.

Informazioa: 902 160 138 / aztertu@euskadi.eus

Izena emateko formularioa

Urteko kanpaina

Bideoak

Emaitzak

Azken aldaketako data: 2017/09/05
Euskadi, auzolana