Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo
nº 43.
el tiempo
Cuaderno de Bitacora
Gelditu une batez eta... hartu arnasa

relajacion

Duela zenbait urte, Soraluzeko (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako Institutuko hezkuntza-komunitatea osasuna eta harekin lotutako esparruak aztertzen hasi zen: emozioak, elikadura, estresa, istripuak, eta harremanak eta maitasuna (nork bere buruarekiko, senideekiko, lagunekiko, etab.). Zenbait ikasturtetan osasunaren tailerra antolatu ostean, yoga-programa bat martxan ipintzea erabaki zuten, autoezagutzan eta gogoetan gehiago sakontzeko. Oso esperientzia aberasgarria izan zen ikasle zein irakasleentzat, eta horren ondorioz, orain, saio horiek antolatzeari utzi badiote ere, beste aurrerapauso bat egin dute prozesu horretan.

Ekimenaren ardatz nagusitzat osasunari eutsita, mugikortasuna eta osasuna jorratu dituzte azken bi ikasturteetan, eta jakina, parte-hartzaileek zarata gogaikarria eta hark sortzen dituen arazoak topatu zituzten. Beraz, elementu hori aztertzeko modu on bat zegoela ondorioztatu zuten: isiltasunean eta nork bere buruarekin kontaktuan hausnartzeko denbora-tarte bat hartzea. Horrenbestez, jolas-orduetan erlaxazio- eta meditazio-saioak eskaintzan hasi ziren ikastetxeko gela batean, eta nahi zuenak parte har zezakeen. Hasieran, pertsona-talde txiki batek hartzen zuen parte. Ikasleak eta irakasleak ziren, baina izugarrizko arrakasta lortu da, eta hortik aurrera, gaur egun ere martxan dago.

Azken urteetan, Soraluzeko BHIn, erlaxazio- eta meditazio-tailer bat egiten da jolas-orduetan. Nahi duten ikastetxeko pertsona guztiek har dezakete parte.

ojo Avizor

Saio bakoitzak hogei edo hogeita bost minutu irauten ditu. Hasieran, arnasketa kontzienteko zenbait ariketa egiten dira, eta ondoren, irakasle batek gidatuta, gorputza erlaxatzeko ariketak. Amaitzeko, bisualizazio bat egiten da, eta gero, apurka-apurka, parte-hartzaileak orainera itzultzen dira.

Esperientziaren arduradunek oso positiboki balioesten dute esperientzia, eta ikasle guztiek egitea erabaki dute. Hori dela eta, eskola bakoitzeko lehen bi edo hiru minutuetan, arnasketa kontzientea lantzen hasi dira. Gero eta irakasle gehiagok onartzen dute jarduera hori.